Skip to main content

Bluetooth

Bluetootha irismen laburreko eta klaberik gabeko komunikaziorako teknologia da. Konektatzeko metodo azkarra eta ekonomikoa da, aldi berean konektatu daitezkeen gailuen kopurua mugatua den arren.

Bluetooth teknologia 1994an garatu zuen Ericsson Suediako multinazionalak kablearentzako alternatiba gisa. Zarataren eta interferentzien arazoen aurrean zaurgarritasun gutxien duen klaberik gabeko teknologietako bat da, frekuentziak baliatzen dituelako. Ezaugarri horri esker, transmisioak hautemateko zailak dira, igorpen frekuentzietan etengabeko jauziak baitaude.

Bluetooth izena (hortz urdina euskaraz) Harold Blåtand Gormsson errege bikingoaren omenez jarri zioten. Tribu daniarrak erreinu bakar batean batu zituen erregea izan zen. Ingelesera itzultzerakoan, Blåtand Bluetooth bezala interpretatu zuten, eta hortik dator “hortz urdina” euskaraz. Izena Jim Kardach ingeniariak proposatu zuen Intel, Ericsson eta Nokiaren arteko bilera batean, teknologia hori estandarizatzeko asmoz.

1998ko maiatzean, Bluetooth SIG jaio zen (Bluetooht-en Interes Bereziko Taldea edo Special Interest Group). IBM eta Ericson izan ziren bazkide sortzaileak eta Nokia, Intel eta Toshiba kideak. Urtebetera, 1999an, lehen bluetooth gailua merkaturatu zuten: esku libreko entzungailuak. 2001ean, bluetootha zuen lehen telefono mugikorra agertu zen: Ericsson T39. Ia aldi berean, IBMk IBM ThinkPad A30 merkaturatu zuen: notebook moduko lehen ordenagailu eramangarria bluetootharekin. Handik gutxira sortu zuten kasurik arrakastatsuenetakoa izan zena, telefono mugikorraren eta autoetako esku libreen arteko konexioa, garai horretan erabat garatuta ez zegoen zerbitzu teknologikoa.

Egun, zibergaizkileek bluetootharen kalteberatasunak ustiatu ditzakete, esaterako, informazioa lapurtzeko. Horregatik, hainbat neurri hartzea gomendatzen dugu:

  • Gailu ezezagunen konexioak ez onartu.
  • Zerrenda zurien aukera aktibatu, eta konfiantzazko gailuak sartu bertan.
  • Konektatzeko pasahitza eskatzen duen segurtasun-funtzioa aktibatu.
  • Bluetootha deskonektatu erabiltzen ari ez garenean.
  • Gailuari izena jartzerakoan, informaziorik ematen ez duen izena jarri, esaterako, markarena, modeloarena edo tokiarena.

Teknologia honen erabilera industrian oso zabalduta ez dagoen arren, komunikazioetan bluetootharen konponbide bat txertatzen duen edozein sektorek kontuan izan behar ditu eraso posibleak saihesteko hainbat segurtasun-neurri, esaterako: 

  • Barneko segurtasun-politiketan bluetootharen erabileraren praktika onak txertatu eta zehaztea, gailuak modu seguruan erabiltzeko aholkuak eta arauak barne.
  • Bluetooth gailu korporatiboak berrikustea, lehenetsitako doikuntzarik edo segurtasunari kalte egin diezaiokeen ezaugarririk ez dagoela egiaztatzeko.
  • Erabiltzen ari ez diren gailuak ezkutatzea.
  • Aurretik eskaera ofizialik jaso ez badute, PIN eskaerei ez erantzutea.
  • Gailuen parekatzea ahalik eta gehien murriztea, zibererasotzaile batek PINa hautemateko dituen aukerak gutxitzeko.
  • Ahal denetan, komunikazioak zifratzea.
  • Ahalik eta handienak diren zifratzeko gakoak erabiltzea.
  • Behar ez duten gailu guztietan bluetootha