Skip to main content

Bot

Bot terminoa robot hitzaren laburduratik dator. Botak zeregin errepikakorrak, aurretik zehaztutakoak eta automatizatuak egiten dituzten programak dira. Modu automatikoan jarduten dute giza ekintzak imitatu edo ordezkatzeko, hau da, ekintza horiek askoz azkarrago egiten dituzte. Botak tresna erabilgarriak izan daitezke eta jendeari hainbat zereginekin lagundu, edo gaiztoak izan daitezke eta beste sistemetara sartzen ahalegindu.

Bot informatiko onak funtzio erabilgarriak egiteko erabiltzen dira, hala nola laguntza automatizatua emateko, enpresetako bezeroekin elkarrizketak izateko edo arretarako, Interneteko bilaketak hobetzeko eta enpresei Interneten materialak bilatzen laguntzeko.

Bestalde, bot gaiztoak hainbat ekintzetarako erabiltzen dira, hala nola masiboki mezu elektronikoak bidaltzeko, pertsonak zelatatzeko, webguneei kalte egiteko eta iruzur egiteko, besteak beste. Bot horiek erabiltzaileen kontuak arriskuan jartzeko edo beste asmo txarreko ekintza batzuk egiteko erabil daitezke. Ekintza horiek jatorria ezkutatuta egin ahal izateko, bota botnet batean ezkuta daitezke, hau, botentzako sare batean. Internetera konektatutako hainbat gailuk osatzen dute botneta eta bertan exekutatzen dira botak. Normalean gailu horietako erabiltzaileek ez dakite bot bat dutela. Bota sare sozialetan deskargatzen dituzten artxiboen bitartez edo mezu elektroniko susmagarrien bitartez sartzen da gailuetara.

Bot gaiztoek hainbat ekintza erabil ditzakete, esaterako:

  • Spama sortzeko erabiltzen diren botak. Posta elektronikoko helbideak biltzeko edo hainbat forotan iruzkinak edo mezuak argitaratzeko erabil daitezke, webgune jakin batzuen promozioa egiteko.
  • Elkarrizketa gaiztoak dituzten botak. Ligatzeko atarietan edo aplikazioetan egoten dira. Pertsonen hitz egiteko modua imitatzeko daude diseinatuta eta erraz egin diezaiokete iruzur fidakorra den erabiltzaile bati. Botek erabiltzeari eska diezaiokete datu sentsibleak emateko, esaterako kreditu-txartelaren zenbakia edo beste datu pertsonal edo konfidentzial batzuk.
  • Artxiboak partekatzen dituzten botak. Artxibo bat deskargatzerakoan erabiltzailea engainatzeko erabiltzen dituzte. Erabiltzailea artxibo jakin baten bila baldin badabil, botak esteka bat emango dio artxibo hori dela itxura eginez, eta, deskargatu eta irekitzerakoan, ekipoa infektatuko du.
  • Stuffingerako edo egiaztagiriak osatzeko botak. Botean kargatu dituzten erabiltzaileen eta pasahitzen hiztegien bitartez, bota erabiltzaileak eta pasahitzak automatikoki probatzen ditu saioa hasteko orrialdean, kontura sartzea lortzen duen arte.
  • DoS edo DDoS-erako botak. Sistema baten trafiko eta konexioen gehiegizko kopurua sortzeko erabiltzen dituzte, erasotu dituzten baliabideei gehiegizko lan karga emateko eta behar bezala funtzionatzea eragozteko.
  • Kalteberatasunak bilatzen dituzten botak. Milioika toki aztertzeko eta kalteberatasunak bilatzeko balio dute. Kalteberatasunak dituen toki bat topatzen dutenean, sortzailearekin jartzen dira harremanetan eta toki hori jakinarazten diote, kalteberatasuna ustiatu, informazioa lortu eta saldu dezan.
  • Inbentarioa ukatzeko erasorako botak. Gehienbat erosleak engainatzeko erabiltzen dira, dendan stock gehiago ez dagoela sinestaraziz. Bot horren funtzionamendua erraza da; izan ere, produktua saskian sartzen du, beste erabiltzaileentzako blokeatu eta erosketa eten egiten du. Horrela, erabiltzaileek ezin dituzte produktuak erosi eta enpresek ez dute irabazirik lortzen.