Skip to main content

Spama

Spama eskatu ez arren masiboki heltzen den posta elektroniko gisa definitu ohi da, baina terminoa zabalagoa da. Spama erabiltzaile askori bidaltzen zaien edozein mezu desegoki, deseroso, eta nahi ez dena izan daiteke; posta elektronikoz, WhatsAppez, SMS bidez, sare sozialetatik, baita telefonoz ere. Bitartekoa edozein dela ere, spama da. Oro har, nahi ez ditugun produktuen edo zerbitzuen iragarkiak izaten dira, nahiz eta ekintza okerragoak ere izan daitezkeen, hala nola iruzurrak edo malwareen deskargak. Spama kopuru handietan bidaltzen den edozein eduki hutsal ere izan daiteke.

Normalean, spama programa informatikoen, boten, bitartez bidaltzen da. Bot horiek spama Interneten zabaltzen laguntzen dute. Informazio pertsonala edo harremanetarako datuak bildu, (scraping), erabiltzaile kontu faltsuak sortu edo lapurtutako sare sozialen kontuak kudeatu ohi dituzte.

Egun, posta elektronikoko zerbitzuek, esaterako Gmailek, nahi ez ditugun mezuak murrizteko iragazkiak eta ezarpenak dituzte, eta zuzenean karpeta espezifiko batera bideratzen dituzte, baina zabor digitalaren aurkako hesiek ez dute beti funtzionatzen. Spamaren irismena mugatzeko eta tranpan ez erotzeko, ez da inolako mezu susmagarririk edo espero gabekorik erantzun behar, ez da estekarik edo eranskinik zabaldu behar, ezta igorle ezezagunen softwarerik zabaldu behar ere. Erabiltzailearen erantzun orok (posta elektronikoz, SMS bidez edo telefonoz) mezuaren igorleari edo spammerrari adierazten dio gure arreta bereganatu duela, eta mezu iruzurtiak bidaltzen jarraituko du, berak nahi duena egin dezagun lortzeko. Onena spamari jaramonik ez egin eta guztiz ezabatzea da.

Spam hitzaren jatorria oso bitxia da: spam Shoulder Of Pork Ham esaldiaren siglak dira, eta erreferentzia egiten dio 1937an, Minneapolisen (AEB), ekoizten hasi ziren espeziaz ondutako eta ontziratutako txerri-haragi mota bati; izan ere, garai hartan asko handitu zen prestatutako eta jateko prest zegoen janariaren eskaria. Estatubatuarrentzat eta britainiarrentzat funtsezko elikagaia bihurtu zen segituan. Denerako erabiltzen zen. 70eko hamarkadan, Monty Python talde komiko britainiarrak 3 minutuko esketx mitiko batean erabili zuen hitza. Orduan hasi ziren “spam” hitza gauza astun eta errepikakorrekin lotzen. 80ko hamarkada hasieran, Dukeko Unibertsitateko (Ipar Karolina, AEB) barne komunikazioen sare batean, sarea iragarkiak, eskaintzak, negoziorako aukerak eta antzeko edukiak bidaltzeko erabiltzen zuten «astunak» agertzen hasi ziren. Sarea kudeatzen zuten administratzaileak Monty Pythonen esketxaz gogoratu ziren eta “spam” deitzen hasi ziren mota horretako mezuei, terminoari ospea emanez.