Skip to main content

Osotasuna

Zibersegurtasunean, osotasuna esaten zaio sorreratik datuak baimenik gabe aldatu ez direla bermatzeko gaitasunari. Bermatu behar da kanpoko inork ezin izango dituela datuak atzitu eta aldatu igarotzean edo atsedenean daudela.

Horri dagokionez, datuen osotasunak hauek egin diezaieke erreferentzia:

  • Datu-baseei: Datu-base batean sartutako datuen zuzentasunaren eta osotasunaren egoerari dagokio.
  • Oro har: Datuen ezaugarri guztiek (arauak, definizioak, datak, etab.) zuzenak izan behar dute, datuak osorik egon daitezen.

Azken finean, datuen osotasuna datuen zehaztasuna eta sendotasuna haien bizitza osoan mantentzeari eta bermatzeari dagokio, eta hori alderdi kritikoa da datuak biltegiratzeko, prozesatzeko eta jasotzeko sistemen diseinuan, inplementazioan eta erabileran.

Datuen osotasunak zerikusia du, halaber, datuak araudiarekin bat etortzearekin, DBEO betetzea eta segurtasunaren arloa kasu. Datuen osotasuna segurua denean, datu-base batean biltegiratutako informazioak ere osoa, zehatza eta fidagarria izaten jarraituko du, denbora luzean biltegiratuta egon arren edo datuetara maiz sartu arren, eta horrek bermatzen du datuak kanpo-eragileen eskuetatik libre egotea.

Datuen osotasuna informazioa ukitu gabea eta egiazkoa izateaz arduratzen da, eta ez da nahastu behar haren alderdi hauetako batzuekin:

  • Datuen kalitatea, galdera horiei erantzuten diena prozesu-multzo oso batekin, datuen antzinatasuna, garrantzia, zehaztasuna, osotasuna eta fidagarritasuna neurtzen dutenak.
  • Datuen segurtasuna, hau da, baimenik gabeko sarbideetatik datuak babesteaz arduratzen den diziplina, informazioa kanpoko erasoetatik babestuz.

Datuen kalitatea nahiz segurtasuna funtsezkoak izan arren, datuen osotasunaren parte bat baino ez dira. Datuen osotasunak datuen kalitatearen alderdi guztiak hartzen ditu barnean, eta datuak sartzeko, biltegiratzeko, transferitzeko modua arautzen duten araudiak eta prozesuak ezartzea baino gehiago da.

Hauek dira datuen osotasunaren inguruko arrisku batzuk:

  • Giza errorea: datuak bikoiztea edo ezabatzea; datuak oker sartzea...
  • Transferentzia-erroreak: datu-base batetik bestera datuak oker transferitzen direnean eta datu horiek jatorrizko taulatik helburuko taulara desberdinak direnean.
  • Programazio-erroreak eta birusak: spywarea, malwarea, troiarrak...
  • Hardware konprometitua: ordenagailuen edo zerbitzarien ustekabeko matxurak eta ordenagailu baten edo beste gailu baten funtzionamendu-arazoak...

Inpaktua minimizatzeko neurriak:

  • Datuetarako sarbidea mugatzea eta baimenak aldatzea.
  • Datuak balidatzea zuzenak direla ziurtatzeko.
  • Datuen segurtasun-kopiak sortzea.
  • Erroreak detektatzeko softwarea erabiltzea.
  • Aldizkako barne-auditoriak.