BCSCn “Ziberrean, Zibersegurola” kanpainan murgilduta jarraitzen dugu, zibersegurtasunari buruzko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko, gizarteratzetik, aniztasunetik eta tolerantziatik abiatuta haurtzaroan eta nerabezaroan. Gure helburua da online gertatzen diren mehatxu eta arriskuak sahiestea mundu digitalean gure egunerokotasunean ditugun jarrera zuzenak bertan ere izateko.
Maiatzaren 2a Eskola Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, horregatik, hilabete honetan, eskolako jazarpenaren kontrako borroka izango dugu ardatz. Arazo hori ez da ikasgeletan bakarrik gertatzen, kalean eta, batez ere, sare sozialen bidez jarrai daiteke. Ekimen honetarako PantallasAmigas erakundearekin ari gara elkarlanean, adin txikikoek teknologiak eta sareak nola erabiltzen dituzten aditua den erakundea.
Ziberjazarpen y ziberbullying orokortua
Arestian aipatu dugun moduan, gurasoek adingabeen irudiak partekatzen dituztenean, “sharenting”, zibersegurtasuna funtzesko oinarria da datuen babesa berresteko. Gogora ekarri nahi dugu onartzen ez diren irudi intimoak banatzeak bertan agertzen diren pertsonen eskubideak urratzea dakarrela, eta, ondorioz, Legeak zigortzen dituela, eta bereziki adingabeen irudiak badira. Ziberdelitu mota honetan errudun argi bat dago eta intimitatearen urraketa lehen aldiz egiten duen pertsona da, baina konplizeak ere badira; irudi horiek birbanatzen dituztenak, alegia.
Kanpaina honen helburua da irudi intimoak baimenik gabe zabaltzea jazarpen-mota bat dela jakinaraztea, horren inguruan kontzientziatzea eta desagerrarazteko ahaleginak egitea. Egoera bat aldatzeko hartu beharreko lehenengo urratsa egoeraz jabetzea da eta horretarako onartezinak diren egoera batzuk izendatu ditugu hemen:
1. Askatasuna funtsezko eskubidea da, besteon intimitatea errespetatzen du eta zurea zaintzea exijitzen du.
2. Mugikorrean irudi intimoak gordetzea arazo bat izan daiteke lapurreta, galera edo hackeo kasuetan.
3. Irudi intimo bat pribatua da eta zure mugikorrera iristean, norberarena izaten jarraitzen du.
4. Beste pertsona batzuen irudi intimoak baimenik gabe banatzea delitu larria da.
5. Irudi intimoak baimenik gabe bidaltzen direla baldin badakizu, errefusatu eta salatu.
Internet bidez beste pertsona batzuen pribatutasuna eta intimitatea urratzea ohiko modua da eskolako ziberjazarpena eta indarkeria digitala lortzeko, eta, gainera, emakumeak eta neskak izaten dira biktima nagusiak. Horregatik guztiagatik, BCSCtik lagundu egin nahi zaitugu ziberbizikidetza positiboa eta berdintasun eta zuzentasun handiagoko gizartea lortzen, bizi-testuinguru guztietan giza eskubideak bermatzen dituena. Guztientzako giro segurua, mehatxurik eta xantaiarik gabea, biktimizazio orotatik libre. Errespetua eta enpatia online inguruneetan ere gertatu behar dira: beste pertsonekin jardun gaitezen gu tratatzea gustatuko litzaigukeen moduan.
Partekatu
Zibereguraldia
Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.
Argitaratutako buletinak