Skip to main content

4.0 industria

1800. urteaz gero, teknologia disruptibo berriak bultzatuta, hiru industria-iraultza izan dira: lurrun-motorra, muntaia-linearen berrikuntza eta abiadura konputazionala. Iraultzak deritze, produktibitatea eta eraginkortasuna bultzatu baitzituzten, eta lan egiteko modua aldatu zutelako. 

Gaur egun “laugarren iraultzan” 4.0 Industria izenekoan murgilduta gaude. Hirugarren iraultzako automatizazioa eta informatizazioa erakartzen du, eta indartzen ditu “Industriarako Gauzen Internet” (IIoT) eta sistema ziberfisikoak (sistema adimentsuak eta autonomoak, konputagailuetan algoritmoak erabiltzen dituztenak gauza fisikoak, hala nola makineria, robotak eta ibilgailuak, monitorizatu eta kontrolatzeko). 

Dena den, 4.0 Industria ez da hornidura-katera mugatzen; “back-end sistemekin” konektatzen du, besteak beste, enpresa-baliabideen plangintza (EBP), gehiago bistaratu eta kontrolatzeko. Eraldaketa digitala da 4.0 Industria berriaren funtsa, eta bederatzi zutabe teknologiko hauek ditu:

  • Big Data eta adimen artifizialeko (AA) analisiak: Iturri-sorta zabalak (fabrikako ekipoak eta IoT gailuak, ERP eta CRM sistemak, denbora eta trantsituko appak) ematen ditu datuak egituratzeko. AA eta machine learning-a denbora errealean emandako datuei aplikatzen zaie. Horri esker, erabakiak hartzean edo automatizatzean hobetzen da. 
  • Txertaketa horizontala eta bertikala: Ekoizpena estuki txertatuta dago negozio prozesuetan (hala nola I+G, kalitate-berme, salmenta eta marketin, eta abar).
  • Cloud computing: Hodeian dagoen teknologia da teknologia aurreratu gehienen (AA edo machine learning)oinarria, eta horri esker enpresek gehiago malgu eta berri dezakete. 
  • Errealitate areagotua (EA): 4.0 Industriaren kontzeptu nagusia da. Sistema hauekin langileek leiar adimentsuak edo gailu mugikorrak erabiltzen dituzte informazio-mota desberdina bistaratzeko, adibidez, IoTren datuak denbora errealean, pieza digitalak edo konpondu eta muntatzeko argibideak. Hala eta guztiz ere, mantentzeko eta kalitatea kontrolatzeko inbertsio handiak egin behar dira. 
  • Industriarako gauzen internet (IIoT): 4.0 Industriako gailu fisiko gehienek (robotak, makineria, ekipoak, produktuak...) RFID etiketak eta sentsoreak erabiltzen dituzte denbora errealean egoerari, errendimenduari eta kokapenari buruz datuak emateko. Teknologia horri esker, hornidura-kateak arinagoak dira, ekipoen jarduerarik eza saihesten da eta inbentarioko produktuak hobe jarrai daitezke.
  • Fabrikazio gehigarria/3D inprimaketa: 3D inprimaketarekin piezak eta produktuak diseinu-fitxategi gisa gorde daitezke inbentario birtualetan eta eskepean edo beharren arabera inprima daitezke, garraio-distantziak eta kostuak murriztuta. 
  • Robot autonomoak: Abangoardiako softwarea, AA, sentsoreak eta makina-ikuspegia dituzte. Robot hauek zeregin zailak eta kontu handikoak egiteko gai dira, eta ingurunetik jasotzen duten informazioa igarri, aztertu eta jardun dezakete.   
  • Simulazioa/biki digitalak: Biki birtuala mundu errealeko makina, produktu, prozesu edo sistemaren simulazio birtuala da, eta IoT sentsoreen datuetan oinarrituta dago. Osagai honi esker, enpresek industria-sistemak eta -produktuak ulertu, aztertu eta haien etekina eta mantentze-lanak hobe ditzakete. Adibidez, biki digital bat erabiltzen da behar bezala funtzionatzen ez duen berariazko pieza identifikatzeko. 
  • Zibersegurtasuna: Konektibitatearen hazkuntzak eta Big Dataren erabilerak zibersegurtasuna funtsezko tresna bihurtzen du. Helburua da mehatxuei erantzutea eta arriskuak minimizatzea.