Skip to main content

CYBASQUE – Euskal Herriko Zibersegurtasun Industrien Elkartea

Euskadiko zibersegurtasuneko industriak ordezkatzen dituen elkartea da, eta sektorean nazioarteko erreferente bihurtzeko asmoa du, industrian zibersegurtasuna sustatuz eta segurtasun fisikoaren eta logikoaren arriskuen inguruan kontzientziatuz. Helburu nagusia gizartean eraldaketa digitala eragin duten erronkei erantzutea da eta lurraldeko alde pribatu guztietan zibersegurtasuna sustatzea. CYBASQUEk beste sektore batzuen arteko elkarlana sustatzen du aliantzen bitartez eta produktu eta teknologia berriak sortzen ditu.

2020an sortu zen, GAIArkein lankidetzan, eta Accenture, Grupo S21Sec Gestión; Integrated Technology Systems (ITS); LKS S. Coop; Sealpath Technologies; Panda Security; Globetesting norte; Enigmedia; Versia Sistemas TI; eta Entelgy ibai erakundeen hasierako babesarekin. Dagoeneko dozenaka bazkide ditu eta kopurua handitu egiten da urtetik urtera. La European Cyber Security Organisation (ECSO) izan zen sustatzaile nagusia.

Beste helburuetako batzuk dira:

  • Zibersegurtasuneko enpresak teknikoki, komertzialki eta ekonomikoki sustatzea, Euskadin dagoen enpresen eta industrien masa eta zibersegurtasuneko ikerketa maila altua erakutsiz.
  • Bazkideentzat interesgarriak izan daitezkeen alderdi teknologikoak, komertzialak eta enpresarialak zabaltzea, eta maila nazionaleko eta nazioarteko organismoen aurrean aurkeztea.
  • Eraldaketa digitala sustatzeko bazkideen eta ekonomia-jarduerako beste sektore batzuen arteko elkarlana sustatzea.

Elkarteak hiru batzorde espezifiko ditu:

  • Talentua.
  • Segurtasun sakona.
  • Eskaria sortzea.

Bi lantalde ere baditu:

  • Nazioartekotzea.
  • Sektorearen karakterizazioa.

CYBASQUEk espezializatutako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Goraka Talentua: helburua bazkideen beharrekin lotuta dauden gaitasun jakin batzuk dituzten pertsonak bilatzea da. Ekimen honek Prestakuntza Jarrairako Sektore Plana, enpleagagarritasun plana, prestakuntza-zentroekin lankidetzarako hitzarmenak, proiektuak eta programak eta talentuaren behatokia ditu.
  • Ezagutza eta Teknologia (I+G+b): erakundearen bitartez aholkularitza eskaintzen du hainbat arlotan. Zerbitzu honek maila autonomikoan, nazionalean eta Europa mailan RIS3rekin bat egiten duen I+G+b proiektuen garapena sustatzen du, esaterako, ETE-en lehiakortasuna hobetzeko proiektuena. Ziurtagiriak lortzeko proiektuak ere babesten ditu.
  • Aliantzak: erakundeak pertsonak prestatu eta bilatzen ditu espezializaziorako elkarlaneko berrikuntza, internalizazioa eta sektore barruko eta sektoreen arteko erakundeen aliantzak sustatuz.
  • Internalizazioa: enpresa bakoitzaren nazioartekotze mailara egokitzen diren zerbitzuak dira, zuzeneko eta zeharkako helburu komertzialen bitartez, azoketan parte-hartuz, Europako eta nazioarteko sareetan kokatuz, toki mailan, nazio mailan eta nazioartean produktuak eskalatuz, nazioarteko red living laben bitartez, eta mugen arteko bazkideak eta elkarlana hautematen lagunduz.
  • Adimen lehiakorra:praktika onak eta potentzialki aplika daitezkeen merkatuak. Lehiakideen Benchmarkak, laguntzen jarraipena egitea, merkatua aztertzea, eskatutako sektoreak aztertzea, kolaboratzaileak bilatzea, beharrak aztertzea, balioen katea...

Laguntza-zerbitzuen artean daude:

  • Komunikazioa eta marketina (webgunea, aldizkariak, sektoreko katalogoak, praktika onak, prentsa-bulegoa...).
  • Elkarlana eta Networkinga: enpresen arteko sinergiak sortzen dituzten foroak eta aurkezpen eta networking jardunaldien bitartez enpresen arteko elkarlana sustatzen dutenak.

Halaber, CYBASQUEk “Cybersecurity made in Europe” zigilua eskaintzen du; mundu mailako merkatuan Europako zibersegurtasuneko enpresen ikusgarritasuna areagotzeko marketinerako tresna. Zigilu hori elementu bereizgarria da eta Europako enpresen balio estrategikoa areagotzen du bere balioei esker. Gainera, zigilu horrek balioa areagotzen du bazkide eta inbertitzaile posibleen aurrean. Zigilua lortzeko, enpresak hainbat irizpide bete behar ditu, hala nola Europako eta Europako jabetza duen enpresa izatea, bere negozioetarako eremu gisa Europa izatea eta bere zibersegurtasuneko konponbideak konfiantzazkoak izatea, ENISAk zehaztutako baldintzak eta DBLO legeak (Datuen Babeserako Lege Orokorra) ezarritako datuen pribatutasuna betez.