Skip to main content

Kriptodirua

Kriptodirua blockchain  (blokeen katea) teknologian oinarritzen den deszentralizatutako diru digitala. Kriptodiru desberdin ugari daude, ezagunenen artean Bitcoin, Ethereum edo Cardano, eta zerbitzuak erosteko edo inbertitzeko balio du, akzioen edo urrearen modura.

Kriptodirua aktibo zirraragarria da, baina lortzea arriskutsua izan daiteke, merkatu oso konplexua delako eta, batez ere, aldakorra. Dolarra edo euroarekin ez bezala, ez dago kriptodiruaren balioa kudeatu eta mantentzen duen autoritate zentralik, horren ordez, erantzukizuna erabiltzaileen artean dago edo banatzen da, Interneten bitartez.

Sortu zen lehenengo kriptodirua Bitcoina izan zen eta 2008an egin zuen zirriborroa Satoshi Nakamotok. Honela definitu zuen bere proiektua: “Konfiantzan beharrean, proba kriptografikoan oinarritzen den ordainketa-sistema elektronikoa”. “Proba kriptografikoak” blockchain izeneko programan egiaztatu eta erregistratzen diren transakzioetan oinarritzen den egiaztapenari egiten dio erreferentzia.

Blockchaina transakzioak kodean erregistratzen dituen kontabilitateko liburua da. Transakzioak “blokeetan” erregistratzen dira eta, gero, kriptodiruen aurreko transakzioen “kate” ordenatu batekin lotzen dira. Kriptomeatzaritza prozesuaren barruan balioztatzen dira. Tresnak transakzioen jarraipena egiten du eta egiten doazen heinean, informazio berria eguneratu egiten da, erregistro guztiak berdin eta zehatz mantenduz, hauteman gabe aldatzea ezinezkoa izateko.

Iruzur posible bat ekiditeko katearen osotasuna balioztatzen duten bi teknika desberdin daude: Proof of Work (lan-proba) edo Proof of Stake (parte-hartzeko proba).

  • Lan-proba: Matematikako algoritmoak ebaztean datza. Ebazten aritzen diren ordenagailuei meatzariak esaten zaie eta ebaztea lortzen duenak blokea dagokion katean gehitzen du. Gainera, kriptodiru-kopuru bat jasotzen du. Kriptodirua minatzeko baliabide kopuru handia behar da bai energetiko, bai informatikoa, horregatik, zaila da etekinak lortzea.
  • Parte-hartzeko proba: Transakzioa egiaztatuko duen partaide bat (balioztatzailea) aukeratzean datza.  Aukeratutako pertsonak  kriptodiru-kopuru bat jasoko du. Kriptodiruarekin apustu egiten duten pertsona guztiak izan daitezke aukeratuak zeregin honetarako, nahiz eta aukerak areagotu egiten diren aurreratzen den diruaren arabera. Proba honen bitartez hainbeste baliabide energetiko eta informatiko kontsumitzen ez direnez, eraginkorragoa da eta transakzioak egiaztatzeko denbora aurreratzen du.

     Kriptodirua erosteko edo dirua transferitzeko erabil daiteke. Are gehiago, onartzen ez dituen denda batean erosteko ere erabil daitezke, kriptodiruaren zordunketa-txartel bat erabiliz. Txartel horrek legezko erabilerako dirura bihurtzen du, eta hori bai onartzen da dagokion dendan. Dirua beste kontu batera transferitu nahi izanez gero, zorro (wallet) baten bitartez egin daiteke, edo QR kodea eskaneatuz edo helmuga eskuz zehaztuz.

Nabarmendu beharra dago transakzio horiek denbora jakin bat behar dutela gauzatzeko, egiaztatze prozesua dela eta. Prozesu horrek ordu erdi inguru iraun dezake, kriptodiruaren arabera, baina baliabide handiak ari dira inbertitzen balioztatze-plataforma berrien bitartez denbora horiek murrizteko.