Skip to main content

Sinadura elektronikoa

Sinadura elektronikoa edo digitala agiri elektroniko bati lotuta dauden edo harekin doazen datu elektronikoen multzoa da, zalantzarik gabe, sinatzailearen identifikazioa bermatzeko. Gainera, sinatutako agiriaren osotasuna ziurtatzen dute eta sinatzaileak ez duela uko egingo bermatu ere bai.

Sinadura elektronikoarekin zerikusia duen guztia Sinadura Elektronikoari buruzko 59/2003 Legearen bitartez araututa dago. Horren bidez, arestian aipatutako ezaugarriez gain, jasotzen da sinadura elektronikoak baldintza hauek bete behar dituela:

  • Konfiantzazko hirugarren batek (ziurtapen-zerbitzuen emailea) parte hartu behar du.
  • Ziurtagiri elektronikoan oinarrituko da.
  • Sinadura sortzeko gailu seguruan eratu behar da, gakoak bakarrak eta sekretuak direla bermatzeko.

Beraz, sinadura elektronikoaren helburua da hurrengo hauek bermatzea:

  • Sinatutako agiriak ez du manipulaziorik izan (osotasuna).
  • Agiria erakunde batek sinatu du, horren identitatea zalantzan jarri gabe (autentifikazioa).
  • Sinatzean erakundeak erabilitako datuak bakarrak eta esklusiboak dira, beraz, gerora ezin daiteke esan agiria ez denik sinatu (uko ez egitea).  

Sinadura Elektronikoari buruzko 59/2003 Legeak bi tipologia desberdintzen ditu: sinadura elektroniko aurreratua eta onetsitako sinadura elektronikoa.

  • Sinadura elektroniko aurreratuan, sinadura digitalari esker, argi eta garbi sinatzailea identifikatzen da, bai eta pertsona horri eta haren datuei lotutako ondorengo edozein aldaketa detektatu ere. Oso baliabide fidagarriak erabiliz sortu da, eta beren-beregi sinatzailearen esku daude. 
  • Onetsitako sinadura elektronikoa sinadura elektroniko aurreratua da, baina onetsitako ziurtagirian oinarritzen da, sinadura sortzeko gailu seguru baten bidez eratu ondoren. Onetsitako ziurtagiria izateko, eskakizun kualifikatuen arabera egin behar da edukiari, sinatzailearen identitatea egiaztatzeko prozedurei eta ziurtapen elektronikoaren jardueraren gaineko fidagarritasun eta bermeei dagokienez. Horretarako, sinadura sortzeko gailu seguruak ziurtapen teknikoaren prozesua gainditu behar du, Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legea eta haren garapen-xedapenak jarraikiz.

Onetsitako sinadura elektronikoak paperean eskuz idatzitako sinadurarekin lortutako balio bera ematen die agiriei, eta hori bermatzeko sinadura digital bakarra da. 

Agirian sinadura digitala ipintzeko aurretik ziurtagiri digitala eskuratu behar da. Agiri digital horren bidez, Interneten pertsonak berme osoz identifika daitezke. Bestela, NAN elektronikoa (NANe) ere baliozkoa da. 

Elektronikoki agiri bat sinatzeko bi modu erabili ahalko dira: gailuan deskarga daitezkeen aplikazioak edo zuzenean Internet. Lehenengoak berariaz sortuta daude agirien sinadura elektronikorako. Sinatu osteko agiriak Egiaztapen Kode Segurua (EKS) izango du, eta kopia inprimatua jatorrizko elektronikoarekin alderatzen utziko du.

  • Sinadura elektronikoa izanez gero, Interneten bidez hainbat gestio egin daitezke, bereziki administrazio publikoak gauzatutako oro, tokira aurrez aurre egotera joan gabe. Sinadura digitalari esker, bide telematikoa erabiliz, bestea beste, hurrengo gestio hauek egin daitezke:
  • Erretiratzeagatik prestazioa eskatzea.
  • Aurrekari penalen ziurtagiria eskatzea.
  • Katastroan sartzea.
  • Gizarte Segurantzari lan-bizitza eskatzea.
  • Gidabaimenean puntu-kopurua ikuskatzea.
  • Errolda-ziurtagiria eskatzea.
  • PFEZ itzultzeko erreklamatzea.
  • Errekurtsoak eta erreklamazioak aurkeztea…

www.firmaelectronica.gob.es  gobernuko atarian sinadura elektronikoaren prozesua urratsez urrats adierazten da.

Halaber, interesgarria izan daiteke: Ziurtagiri digitala