Skip to main content

INCIBE

Zibersegurtasuneko Erakunde Nazionala (INCIBE) erreferentziazko erakunde bilakatu da, zibersegurtasuna ezagutu eta Espainiako lurraldeko adin guztietako herritarrei, enpresei eta erakundeei zabaltzeko orduan. Estatuko sozietatea da. Sozietate anonimo gisa antolatuta dago, eta jabea Espainiako Gai Ekonomikoetarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa da, Digitalizazio eta Adimen Artifizialaren Estatutako Idazkaritzaren bidez. Egoitza nagusia Leonen du.

Bere zeregina da segurtasun informatikoaren alorrean herritarrei, enpresa publiko eta pribatuei, administrazio publikoei eta haien erakundeei, bai eta erakunde akademikoei eta ikerketa-entitateei ere, laguntza ematea, batez ere azpiegitura kritikoak kudeatzen badituzte. Era berean, INCIBEk Zibersegurtasuneko Estrategia Nazionalean parte hartzen du, Espainiako Gobernuko Segurtasun Kontseilu Nazionalak 2019an onetsi ostean.

INCIBE 2006. urtean sortu zen Komunikazioko Teknologien Erakunde Nazionala (INTECO) izenpean, batik bat, Informazioko eta Komunikazioko Teknologien (TIK) eremuan berrikuntza-proiektuak bultzatu eta garatzeko.  2012an hasi zitzaion zibersegurtasunari erreparatzen. 2014an izena aldatu eta egungo INCIBE hartu zuen.

Erakundeak hainbat zerbitzu, kanal eta ekitaldi ditu jarduera zabaltzeko:

  • Zibersegurtasuna: herritar, enpresa, profesional eta adingabeen ingurunearentzako (batez ere gurasoak eta hezitzaileak) zerbitzuak. INCIBEk gorabeherei erantzuten die, eta kontzientziatzeko nahiz arriskuak prebenitzeko programak eskaintzen ditu.
  • Teknologiak: INCIBEk teknologiak eta tresnak garatzen ditu, segurtasun-gorabeherak identifikatu, katalogatu eta aztertzeko, beraz, ziberdelinkuentziaren modu desberdinei eta haien etengabeko bilakaerari aurre egiteko gaitasuna du. 
  • Espainian zibersegurtasunari lotuta, Industria, I+G+b eta talentua garatzen laguntzea.
  • 017: zibersegurtasunari buruzko laguntza-telefonoa. INCIBEren 017 Zibersegurtasuneko Laguntza Linea telefono-arretarako zerbitzua da. Herritarrak eta enpresak zuzen daitezke zalantzak planteatu eta aholkuak lortzeko.

Komunikazio-kanalak: 

  • ISBk (Internautaren Segurtasun Bulegoa) Interneten nabigatzean sor daitezkeen segurtasun-arazoetarako informazioa eta laguntza ematen du. Kanal irisgarria, atsegina eta elkarreragilea da. Helburu du erabiltzailea laguntzea eta zibersegurtasunean duen zeregin nagusiaren gainean kontzientziatzea.
  • IS4K (Internet Segurua For Kids) adingabeentzako segurtasun-kanala da. Xedea da adingabeek Internet eta teknologia berriak modu seguru eta arduratsuan erabiltzea. Halaber, gurasoei eta hezitzaileei aholkuak eta informazioa ematen dizkie, ardurapean dituzten adingabeen heziketa digitalean laguntzeko. Ziberboluntarioen sarea du, ikastetxeetan eta beste toki batzuetan hitzaldiak eta ikastaroak emateko.
  • Babestu zure enpresa: zibersegurtasuna negozio guztietan, handietan eta txikietan, funtsezkoa da. Kanal hau Espainiako autonomo eta ETE-entzat da. Helburu du haiek maneiatzen duten informazioaren garrantziaz kontzientziatzea eta babesteko tresnen sortak eta jarraibideak ematea.

INCIBE-CERT herritarren eta erakundeen segurtasuneko gorabeherei erantzuteko zentroa da. Koordinazioan lanean dihardu gainerako nazioko eta nazioarteko lantaldeekin sareak eta informazio-sistemak nahasten dituzten delituen aurka borrokatzeko. INCIBE eta Barne Ministerioko CNPICk (Azpiegiturak Babestu eta Zibersegurtasunerako Zentro Nazionala) batera aritzen dira.

INCIBEk segurtasunaren eremuan hainbat ekitaldi antolatzen ditu berariazko hartzaileentzat:

  • ENISE: urtean behin egiten da Leonen urrian. Nazioarteko topaketa-gunea da, zibersegurtasunaren sektorean aurrerapen adierazgarrienak aztertzeko.
  • CyberCamp: urteko ekitaldi ibiltaria. Helburua da hedapen- eta kontzientziazio-jardueren bitartez zibersegurtasuna herritar orori hurbiltzea. Halaber, arloan talentua bultzatu nahi ditu, eta, horretarako, tailerrak, erronka teknikoak eta lehiaketak antolatzen ditu.
  • Cybersecurity Summer BootCamp: AEEren (Amerikar Estatuen Erakundea) laguntzaz antolatutako ekitaldia. Urtero egiten da Leonen, eta xedea da CERTetako teknikariak, Estatuko Segurtasun Kidego eta Indarren ofizialak eta zibersegurtasuneko politika nazionalak garatu nahi dituen oro zibersegurtasunaren alorrean gaitzea.

Interesgarria egingo zaizu baita ere: 017 - INCIBEren zibersegurtasuneko laguntza-linea