Ziberariketak
Zibererasoen kasuan eman beharreko erantzuna probatu eta praktikatzen laguntzen die erakundeei. Bost ariketa aurkituko dituzu hemen, zibereraso nagusietan oinarrituak, eremu seguru batean zure enpresaren zibersegurtasuna proban jartzeko, nahi beste aldiz.
Gure hornidura-kateko hornitzaile batek zibergorabehera bat izan du
Ziberariketa hau erabilera-kasu honetan oinarritzen da: gure hornidura-kateko hornitzaile batek zibersegurtasun-gorabehera bat izan du. Hornitzaile on bat hautatzea funtsezkoa da, gure jarduerari eta eragiketei zuzenean eragin diezaiekeelako.
Ordenagailu eramangarriaren lapurreta edo galera
Ziberariketa hau erabilera-kasu honetan oinarritzen da: enpresaren informazioa duen ordenagailu eramangarri bat lapurtzea edo galtzea. Enpresetan eramangarriak asko erabiltzen direnez, arrisku handiagoa dago ordenagailu horiek lapurtzeko edo galtzeko.
Microsoften teknikari faltsua, malware bidezko infekzioa eragiten duena
Gero eta gehiagotan, erasotzaileek erabiltzen dituzte gizarte-ingeniaritzako eraso askotarikoagoak eta sofistikatuagoak: horietako bat da dei bat egitea Microsoft-eko teknikariaren itxurak eginez erakunde bateko ekipo batean sartzeko.
Fakturazio-maula eragiten duen BEC erasoa
Ziberariketa hau erabilera-kasu honetan oinarritzen da: fakturazio-maula bat eragiten duen BEC erasoa. BEC eraso-kasu bat prebenitzeko eta arintzeko funtsezko puntuetan sakonduko da.
Ransomware infekzioa eragiten duen mezu gaiztoa
Ziberariketa hau phishing baten erabilera-kasuan oinarritzen da. Phishing horrek ransomware infekzioa eragiten du, enpresaren informazio kritikoa zifratuz. Kasu hori gauzatzea prebenitzeko eta arintzeko funtsezko lau puntutan sakonduko da.