Skip to main content

13 euskal enpresak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren lehen laguntzak

28/05/2020

SPRI Taldeak 600.000 euro bideratuko ditu aurten enpresa industrialei laguntzeko zibererasoen aurkako babes neurriak hartzen. Ekimen hori Euskadiko Zibersegurtasun Zentroaren sorkuntzaren testuinguruan kokatzen da. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 23ra arte.

13 euskal enpresak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren lehen laguntzak. SPRI Taldeak bultzatutako laguntza horiek 600.000 euroko partida bat dute aurten, eta gastu eta inbertsioen %50erainokoak izango dira. 13 konpainia horien kasuan, diru-laguntzak guztira 140.000 eurotik gorakoak dira, eta enpresa bakoitzak 10.000 euro pasatuxe jasoko du batez beste.

Zibersegurtasun industrialeko laguntzak ekimen aitzindaria dira, eta ekimen hori SPRI Taldean integratutako eta Arabako Teknologi Parkean kokatutako Euskadiko Zibersegurtasun Zentroaren (BCSC) sorkuntzaren testuinguruan jaio da. Basque Cybersecurity Centre martxan dago 2017ko urritik, eta bere helburu garrantzitsuenak dira zibersegurtasunarekin lotutako enpresa sektorea sendotu eta dinamizatzea, Euskadi nazioarteko erreferente izan dadila sektore horretan eta segurtasun informatikoaren kultura sustatzea euskal gizartean.

Bederatzi hilabete hauetan, Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak lortu du lankidetza publiko-pribatuak lideratzea maila lokalean nahiz Europako eskualdeen artean, eta topagune bihurtu da tokiko zibersegurtasun eskaintzaile eta eskatzaileentzat.

Iñigo Urkullu Lehendakariak uztailaren 18an inauguratu zuen ofizialki zentroa, zeinaren asmoa den baita ere Euskadiko enpresa edo hiritarren eraso informatikoei erantzutea. Gaur egun 120 erakunde inguru daude Euskadiko zibersegurtasun sektorean, eta kalkulatzen da enpresek jasandako zibererasoek 840 milioi euro inguruko kalte ekonomikoak ekarri zituztela 2017an.

Hauek dira zibersegurtasun industrialerako laguntzak jasoko dituzten lehen enpresak: Fagor Automation, Sidenor Aceros Especiales, Litografia Álavesa, Nuter, Osatola, Industrias Kaldea, Teknicalde, Uriarte Safybox, Ezarri eta Elmubas Ibérica. 13 konpainia horiek 4.784 langile enplegatzen dituzte eta 1.335 milioi euro fakturatu zituzten iaz. Lurralde historikoka, 5 enpresa gipuzkoarrak dira, beste 5 bizkaitarrak eta 3 arabarrak.

Diruz lagundutako proiektuak askotarikoak dira: kanpo-komunikazioko sareen fidagarritasuna hobetzea, posta elektronikorako segurtasun politikak aplikatzea, kontrol handiagoa lortzea kanpoko sareetatik konektatzen diren ekipoetarako, urruneko sarbide seguruagoak ezartzea, jatorria Interneten duten mehatxuak prebenitzea edo lantegi industrialetako produkzio-ildoak babestea. Bestalde, hauek dira zibersegurtasun proiektuak gauzatuko dituzten enpresak: Telefónica Soluciones de linf., Semantic Systems, Titanium Industrial Security, LKS, Nextel, Algitech, Efor Internet eta Tecnología, S21sec, Jakincode, Derten eta Telbask Telecomunicaciones.

Esan bezala, SPRI Taldeak 141.000 euro banatuko ditu laguntzatan, eta enpresek ia 360.000 euro inbertituko dituzte aholkularitza, ingeniaritza, hardware eta software zerbitzuetan.

Laguntza-eskaerak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 23ra arte eta interesatuak harremanetan jar daitezke BCSCrekin zalantza guztiak argitzeko. Diru-laguntzak hiru astean emango dira, behin proiektuaren dokumentazio osoa aurkeztu ondoren.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.