Skip to main content

Adingabeei bideratutako zibersegurtasun jardunaldiak, euskal gizartea kontzientziatzeko giltzarri

28/05/2020

Argi dago teknologiak sarritan gizarteak onartu dezakeena baino abiadura handiagoan egiten duela aurrera Belaunaldi berriek, aro digitalean jaiotakoek, badakite nola erabili, baina ez dira jabetzen oker erabiltzearen ondoriozko arriskuez, eta horrek arrisku-egoeran jar ditzake.

Basque Cybersecurity Centrerentzat adingabeen kontzientziazioa giltzarria da gizarte bezala aurrera egiteko, teknologia eguneroko bizitzan integratzeari dagokionez, eta horrela Euskadin zibersegurtasun kultura sortzeko. Horretarako, jarduera batzuk prestatu dira adingabeei interneta, sare sozialak edo teknologia berriak erabiltzean egunero aurre egin behar dieten arrisku-egoerak hurbiltzeko eta, horrela, haien erabilera-ohituretan prebentzio-neurririk garrantzitsuenak sartzeko.

Zerbitzu honek Eusko Jaurlaritzak dituen ekimenei lagundu nahi die, Hezkuntza eta Segurtasun Sailak buru, lankidetza-hitzarmen baten bitartez. Izan ere, ekimen horiek aspalditik egiten dira. Erantzun bateratua eta koordinatua emateko, estrategia komuna zehaztu da sartutako eragileen artean.

Jardunaldietan, esaterako, sare sozialen eta mezularitza aplikazioen erabilera seguru eta arduratsua landuko da, arrisku-egoeran egon ez daitezen nortasunaren lapurretaren edo estortsioaren aurrean, besteak beste. Adingabeek grooming, sexting edo ziberjazarpenaren arriskuak sakon ezagutuko dituzte. Duela gutxiko terminoak dira, baina norberaren egoerari larriki eragin diezaiokete. Era berean, haien pribatutasuna zaintzeko beharraren inguruan lagunduko zaie, eta hura zaintzeko hartu ditzaketen neurriak erakutsiko zaizkie. Halaber, jakin gabe ere, sarean egin daitezkeen delitu nagusiak azalduko zaizkie, baita dakartzaten ardurak ere.

Aldi berean, jardunaldietan lan egingo da bertaratuek berdintasun edo enpatia balioak garatu ditzaten, besteak beste. Gainera, pentsamendu kritikoa garatuko dute erabaki egokiak hartzeko.

Ikastetxe bakoitzaren neurrirako programa eskaini ahal izateko, lehen kontaktuan kontzientziazioaren arduradunen interes zehatzak identifikatuko dira. Horrela, jardunaldi bakoitza baldintza horietara egokituko da, baita parte-hartzaileen adinera ere.

Metodologia dinamikoa eta parte-hartzailea izango da, ikasleak sartzeko helburuarekin. Jardunaldiak euskaraz nahiz gaztelaniaz emango dira, eta ikus-entzunezko edukiak izango dituzte materialak hobeto ulertu ditzaten.

Jardunaldia bukatutakoan, ikasleek beharrezko tresnak eta ezagutzak izango dituzte eremu digitaleko arrisku-egoera ohikoenak saihesteko eta, haien eragina izanez gero, nola jokatu jakin dezaten.

Kontzientziazioan eta gaitasunean inbertitzea gizartearen etorkizunean inbertitzea da.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.