Skip to main content

ArabaTIC, teknologia digitalaren, zibersegurtasunaren eta 4.0 industriaren erakusleiho | BCSC - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

28/05/2020

Ekitaldi honetan hitzaldi desberdinak antolatuko dira, teknologia digitalei, zibersegurtasunari eta 4.0 industriari lotuta.

Hitzaldiak doakoak izango dira eta Gasteizen ospatuko dira, ARTIUMeko auditoriumean.

Maiatzaren 6tik 16ra ospatuko da ArabaTIC ekimenaren hirugarren edizioa, SPRI taldeak Enpresa Digitala ekimenaren bitartez antolatutako ekimena. Ekitaldian teknologia digitalei lotutako hitzaldi desberdinak antolatuko dira, zibersegurtasunaren eta 4.0 industriaren esparruetakoak bereziki.

Denak izango dira Gasteizen, ARTIUMeko auditoriumean (Frantzia kalea 24), eta, nahiz eta bertaratzea doakoa izan plaza mugatuak daude, beraz aurrez izena ematea gomendatzen da plaza hori gordetzeko.

Edizio honetan, non zibersegurtasunak protagonismo berezia izango duen, esparru horretako hitzaldi hauek ospatuko dira:

Juan Antonio Callesek (Osane Consulting) Open Source Intelligence edo iturri irekietako adimenaren (OSINT) munduaren berri emango die bertaratuei, zuzeneko erakustaldien bitartez, non gure enpresen esposizio maila aztertuko duen. Asteazkena, maiatzak 8 (9:00 - 11:30)

Sareko kriminalek ingeniaritza soziala erabiltzen dute gehienbat beren jardunak aurrera ateratzeko. Azken hilabeteetan hainbat kanpaina identifikatu dira Euskadin, inpaktu oso larriarekin. Horietan, enpresetako langileez baliatzen ziren sareko kriminalak beren iruzurrak aurrera ateratzeko. Iñigo Carrerak (Derten Sistemas) problematika horri irtenbidea emateko aplikatu behar diren gako eta irtenbideak zeintzuk diren azalduko du. Asteazkena, maiatzak 13 (9:00 - 11:30)

Egungo teknologiak, zein sektoretan aplikatzen den gorabehera, elementu komun bat dauka: softwarea. Gizarteko esparru guztietan dago presente, gure bizitzak kontrolatzera iristeraino. Eneritz Zubizarretak (Globe Testing), tester gisa nola lan egiten duen azalduko digu, softwareak egin beharreko lana egiten duela bermatuz, modu seguruan. Asteazkena, maiatzak 15 (9:00 - 11:30)

ArabaTIC erakusleiho eta hedatze-foku perfektua da teknologia digitalarentzako, eta, bereziki, zibersegurtasunarentzako eta 4.0 industriarentzako. Ekimenean espero den jende kopuru altua dela eta, hitzaldiak doakoak baitira, plaza erreserbatzearen garrantzia gogoratu nahi dugu, lekuak mugatuak direlako.

Euskal enpresa-ehunaren lehiakortasuna sustatzeko ekimen teknologikoak

Enpresa Digitala Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren ekimen bat da, foru-diputazioekin eta Euskadiko beste erakunde batzuekin kolaborazioan abiatua, enpresa- eta berrikuntza-zentroekin eta parke teknologikoekin hala nola. SPRI - Enpresa-garapenerako euskal agentziak gidatzen duen ekimen honek Euskadiko enpresen enpresa-lehiakortasunaren hobekuntza sustatzea du helburu nagusi, informazioaren eta komunikazioen teknologia berrien erabileraren bitartez, sareko negozio berrien garapenean ekarpenak egitearekin batera, ekonomia berriko profesionalei prestakuntza eta laguntza emanez.

Horretarako, Enpresa Digitala lau laguntza-zentro daude, parke teknologiko bakoitzeko bana (Araba Enpresa Digitala, Bizkaia Enpresa Digitala, Miramon Enpresa Digitala eta Garaia Enpresa Digitala), horietan dauden baldintza bereziak direla eta.

Beste ekintza batzuen artean, honakoak egiten ditu Enpresa Digitalak:

  • Prestakuntza / hedapeneko ikastaroak, mintegiak eta jardunaldiak antolatzen ditu.
  • Informazioaren teknologiak enpresan ezartzeari lotutako laguntza eta diru-laguntzen inguruko aholkularitza ematen du.
  • Enpresa-sektorea babesten du proiektu bateratuen bitartez.
  • Ekintzaileak tutorizatu eta laguntzen ditu beren enpresa-proiektuen definizioan eta abiatzean.
  • Diagnosi eta planifikazio digitalerako erreminta desberdinetarako sarbidea errazten du.

Mintegiak eta prestakuntza-jardunaldiak honako esteketan kontsulta daitezke:

Beste aldetik Mikroenpresa Digitala Prestakuntza, autonomoei eta mikroenpresei zuzendutako ikastaro multzo azkar eta eraginkor bat, teknologia berriei probetxua ateratzera bideratua. Mikroenpresa Digitala ekimenetik hilean behineko oinarrizko ikastaro doakoak planifikatzen dira, 2 orduko iraupenekoak, informazioaren teknologien aplikazioari ekin nahi dioten mikroenpresei (10 langile baino gutxiago) eta langile autonomoei zuzenduak.  Ekonomia berriaren sustatzaileei ere zuzentzen zaizkie ikastaro horiek, Internetaren erabilera intentsibo eta estentsiborako negozio-ideiak garatu nahi dituztenak. Datozen ikastaroak esteka honetan kontsulta daitezke.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.