Skip to main content

Basque Cybersecurity Centre-k Europako erreferente bihurtuko du Euskadi zibersegurtasun arloan

10/01/2018

Eusko Jaurlaritzak Basque Cybersecurity Centre (BCSC), hots, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa sortu du, bere bitartez babesteko euskal herritarren eskubideak eta erantzuna emateko enpresen eta euskal industriaren lehiakortasun eta berrikuntza gaitasunaren zibersegurtasun-mehatxuei. Eusko Jaurlaritzak  Euskadiko esparru publiko eta pribatuetan zibersegurtasunaren kultura handitzeko daukan konpromisoaren emaitza da Basque Cybersecurity Centre.

Funtsean, BCSCk helburutzat du zibersegurtasunaren kultura sustatu eta garatzea euskal gizartean, zibersegurtasuna aplikatzeari lotutako jarduera ekonomikoa dinamizatzea eta sektore profesionala indartzea.

Hala, BCSCk xedetzat hartu du Euskadi nazioarteko erreferente izan dadila zibersegurtasun-teknologiak industriari aplikatzeko orduan, topagune bilaka dadila tokiko zibersegurtasun eskaintzaile eta eskatzaileentzat eta zuzendu ditzala tokiko zein nazioarteko lankidetzako ekimen publiko-pribatuak.

BCSCk hainbat ekintza gauzatuko ditu zibersegurtasunarekiko kontzientzia sortu eta handitzeko euskal gizartean, eta, horrezaz gain, negozio-aukera berriak ere sustatuko ditu euskal enpresa eta industrientzat  zibersegurtasun-teknologiak eramango dituelako 4.0 Industriara.

Helburuak azpimarratzea bezain garrantzitsua da esatea BCSC ez dela, eta inoiz ez dela izango, zibersegurtasun-industriaren lehiatzailea, eta ez duela inbadituko antolakundeen azpiegitura pribatua. Era berean, ez ditu bikoiztuko jadanik eskura dauden zerbitzuak, baizik eta lagundu egingo die euskal gizartera zabaltzen.

Egitura eta ekintza-esparrua

Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu bat da bere baitan hartzen dituena Jaurlaritzako lau sail (Ekonomi Garapena eta Azpiegiturak, Segurtasuna, Gobernantza Publikoa eta Auto-gobernua, eta Hezkuntza) eta beste hainbeste teknologia-zentro (Tecnalia, Vicomtech, Ik4-Ikerlan eta Basque Center for Applied Mathematics). Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko agente horiek bilatzen dutena da ikerketatik eratorritako produktu bateratuak garatzea, bai berez daukaten balio teoriko eta analitikoarengatik, bai aplikazio esparrura eramanak izateko. Aipagarria da halaber Ertzaintzak ere parte hartzen duela Basque Cybersecurity Centre-n, eraginkortasun gehiagorekin aritzeko ziberdelituen aurka.

Iragan irailean hasi zen lanean zentroa, Eusko Jaurlaritzak teknologia berriak bultzatzeko abiarazitako estrategiaren barruan. Beste hainbat estrategiaren barruan ere sartzen da, hala nola: RIS3 Euskadi espezializazio adimenduneko estrategia (Europar Batasunak martxan jarria eskualdeak espezializatu daitezen indartsuen diren arlo ekonomikoetan); Basque Industry 4.0 fabrikazio aurreratuko estrategia; ZTBP Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana; eta Agenda Digitala 2020.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.