Skip to main content

Basque Industry 4.0

28/05/2020

Basque Industry 4.0 Eusko Jaurlaritzak sorturiko ekimen bat da, helburutzat duena teknologia adimendunak sartzea euskal enpresa eta industrien bitarteko eta produkzio sistemetan, gaitasun eta teknologia gorakor berriak aprobetxatzea produktu eta prozesu berrietan, material aurreratuak txertatzea balio erantsi handiagoko konponbideetan edo prozesu hobetuetan, erabiltzen diren baliabideen eraginkortasuna eta sostengarritasuna zaintzea eta balio erantsi handiko zerbitzuak integratzea.

BCSCk ekitaldian parte hartu du Javier Diéguez zuzendariak emandako maisu-eskola baten bidez. Zibersegurtasunak industria konektatuan dituen erronkei eta eskaintzen dituen aukerei buruz aritu da BCSCko zuzendaria.

Javierrek esan du Euskadin baditugula Zibersegurtasuneko produktuen eta zerbitzuen eskaintzako agente teknologiko indartsuak, baditugula  nazioarteko sona duten agente ikerlariak esparru horretan lanean, badugula eskakizun handiko sektore eta merkatuetan oso lehiakorra den industria bat, eta badugula baita ere ongi errotutako berrikuntzaren kultura bat.

Informazio gehiago, hemen:

http://www.spri.eus/es/basque-industry/
http://www.basqueindustry.eus/es

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.