Skip to main content

BCSC erakundea Arabako Foru Aldundiarekin eta Merkataritza Ganberarekin elkarlanean aritu da, enpresetan zibersegurtasunaren inguruko kontzientzia pizteko

28/05/2020

Zibersegurtasunerako Euskal Erakundearen (BCSC) helburu nagusietako bat euskal gizartean zibersegurtasunaren heldutasun-maila handitzea da, arlo guztietan, enpresak barne. Helburu hori betetzeko xedez, BCSC erakundeak "Zibersegurtasuna Arabako enpresetan" izeneko jardunaldiaren antolaketan parte hartu du, Arabako Foru Aldundiarekin eta Merkataritza Ganberarekin batera. Honekin, kontzientziaziorako 17 jardunaldi sustatu ditu Zentroak aurten, eta 500 profesionaletik gora bertaratu dira.

Oraingoan, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberako Ekitaldi Aretoan beste kontzientziazio jardunaldi bat izan da, BCSC erakundeak antolatua. Hainbat sektoretako enpresen ordezkariak izan dira bertan. Hiru orduz, profesionalek informazio osatuagoa jaso dute enpresa eta erakundeek dauzkaten mehatxuen inguruan, zibereraso batek ekar ditzakeen ondorioen eta arrisku horiei aurre egin eta prebenitzeko beharrezko tresnen inguruan.

Zibersegurtasuna informatika eta ingeniaritzako sailetan, lantegietan eta bulegoetan

Jardunaldia bost bloke tematikotan banatu da:

  • Lehenengoan, bertaratutakoek zibersegurtasun arloko oinarrizko kontzeptuen inguruko kontzeptu eta definizioak jaso dituzte; gerora, segurtasun-neurriak nola aplikatu, tipifikatu eta kategorizatzen diren ezagutuko dugu. 
  • Bigarren blokean, eremu zehatz batera begira, zibersegurtasuna ikuspuntu praktiko batetik landu da, informazioaren babesean, pertsonen arteko komunikazioan eta web zerbitzuetan aplikatu daitezkeen praktika egokiak helaraziz.
  • Bulegoetarako zibersegurtasunaren blokearen ostean, lantegietako zibersegurtasuna landu da. IT zibersegurtasun eta OT zibersegurtasunaren arteko desberdintasunak aipatzen hasi ginen. Kasu honetan, industria sistemetan, PLC, kontrol-sare eta gainbegiratze-sareetan aplikatzeko praktika egokiei buruz hitz egin zen.
  • Jardunaldian landutako azken arloa informatika eta ingeniaritza sailei dagokiena izan da; diseinu ziberseguruaren oinarriak eman dira eta IT/OT sistemen administrazio eta diseinurako praktika egokiak azaldu. 
  • Jardunaldiari amaiera emateko, zibersegurtasunaren kudeaketaz hitz egin da; artikulazio praktikoaren, kudeaketa prozesuaren eta arriskuen kudeaketaren inguruan.

Zibersegurtasun arloko sentsibilizazio eta prestakuntza, euskal enpresentzako apustu segurua

Euskal enpresek badakite zibersegurtasunaren aldeko apustua egin beharra dagoela; batetik, beren negozioa babesteko; eta, bestetik, lehiakortasuna hobetzeko. Duela gutxi egindako ikerketa batek, BCSC eta CCI erakundeen artean egindakoa, argitara eman du Euskadiko industria arloko enpresen % 85ek handitu egingo dituztela Zibersegurtasunera bideratutako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak.

Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren egitekoa enpresa horiei laguntza ematea da, zibersegurtasunaren kultura eta neurriak barne hartu ditzaten. Kontzientziazio jardunaldiak dira egiteko horren oinarrietako batzuk. Aurten, BCSC erakundeak enpresei zuzendutako 17 kontzientziazio jardunaldi burutu ditu (elektrikoa, siderurgia, kimikoa, itsas industria, osasun produktuak eta zerbitzu publikoak), eta 500 profesional bertaratu dira. Lurraldeka banatuta, Bizkaian 12 jardunaldi egin dira; Araban 4 eta Gipuzkoan 1.

Sentsibilizazioa ezinbestekoa da zibersegurtasun arloko neurrien inplementazioa ondo burutzeko; izan ere, egiteko nagusiak IT sailetako langileen ardura izango badira ere, langile guztien inplikazioa beharrezkoa da neurri horiek eraginkorrak izateko.

Sentsibilizazio jardunaldi bat egiteko interesa duten enpresek, helbide honetara idatz dezakete: .

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.