Skip to main content

BCSCk esperientziak eta konponbideak trukatu ditu zibersegurtasuneko aditu nagusiekin TF-CSIRT eta FIRST foroan

02/06/2020

Ahultasun, gertakari, tresna eta bestelako elementu gakoen inguruko informazioa trukatzeko helburuarekin, betiere interneteko segurtasunari eragiten dieten gertakariei erantzuteko, mundu mailako aditu nagusiak elkartu ziren otsailaren 4tik 7ra "TF-CSIRT meeting & FIRST Regional Symposium Europe" foroan, Hanburgon.

Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zentroak presentzia aktiboa izan zuen topaketan Asier Martínez Retenagaren ordezkaritzarekin, Head of CSIRT Services. Hain zuzen ere, esperientziak trukatu zituen, gertakariei erantzuteko ekipoetako mundu mailako 220 ordezkarirekin batera. Horrela, aurrerapausoa eman da Euskadin zubiak jartzeko nazioarte mailan, eta lankidetza-mekanismoak ezarri dira gertakariei erantzuteko beste zentro batzuekin. Erreferentziazko ekipo nagusien artean, hurrengoak egon ziren: CERTSI (Segurtasun eta Industriako CERT INCIBE Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak operatua), Siemens-eko CERT, CIRCL (Belgikako CERT publikoa), Estatu Batuetako Team Cymru, Europol Poliziaren Europako Bulegoa, Shadowserver fundazioa edo Espainiako beste CSIRT eta CERT publiko eta pribatu batzuk.

Ildo horretan, BCSCn lan zorrotza garatzen ari da hainbat mailatan, FIRSTen kidetza lortzeari begira. Homologazio horrek lehentasunezko sarbidea ematen du gertakariei, tresna espezifikoei eta, are garrantzitsuagoa, gertakari informatikoei erantzuteko ekipoen munduko fororik garrantzitsuenean kooperatzeari buruzko informaziora.

Aurreko urrian sortu zenetik, Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zentroak lankidetza etengabea eta arina dauka hainbat herrialdetako Zibersegurtasuneko beste zentro publiko eta pribatu batzuekin. TF-CSIRT eta FIRST foroa ez da BCSC bertaratzen den nazioarteko lehen ekitaldia. Aurreko urrian ere, Javier Diéguez Zentroko Zuzendaria Leongo ENISE Zibersegurtasuneko Nazioarteko Biltzarrean, Las Vegaseko FIRST ekitaldian eta Miamiko S4 ekitaldian egon zen. Azken hori, munduko erreferente nagusia da Industria Zibersegurtasunari dagokionez.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.