Skip to main content

Berrikuntza zibersegurtasunean, startupen eta talentuaren sorreratik

01/10/2021

Azken urte eta erdian bereziki handitu da zibersegurtasunaren inguruko ekonomia berri baten sorrera. Batez ere pandemiak telelana biderkatu duen garai honetan zibersegurtasunaren arloko mehatxu- eta gertakari-kopurua handitu dira eta azken horrek eragin handia izan du sorreran.

Ideia bat izan dezazun, 2020an Ertzaintzak aurreko urtearekin alderatuta erregistratutako delitu informatikoen kopurua ia %20 handitu zen; Euskadiko Delinkuentzia-kasuen Azterketak dioenez Interneten bidez egindako 16.935 delitu iruzurrak izan ziren.Egoera berri horri aurre egiteko, berrikuntza eta eragile teknologikoekin egindako lankidetza ezinbestekoa izan da zibersegurtasun-neurriak esparru guztietan sustatzeko, enpresen arteko istiluen arriskua arintzeko eta haien biziraupena bermatzeko.

Zibersegurtasunean soilik diharduten enpresa berrien hazkundea esponentziala izaten ari da, eta, putzua zeharkatu beharrik gabe eta Silicon Valleyko startup teknologikoen sorrerari begiratu beharrik gabe, hemen bertan, Euskadin, aldaketa bat gertatzen ari da. Izan ere, gaur egun, BCSCn 154 enpresa eta 33 startupekin lan egiten dugu. Horiek guztiek Estatuko ekintzailetza-ekosistema garrantzitsuenetako bat osatzen dute.

Ekosistema horretan, zibersegurtasun-industrialera bideratutako enpresak ditugu, datuak babesten eta edozein neurritako enpresak arau-eskakizun berrietara egokitzen espezializatutako enpresak, baita robotika, big data eta zibersegurtasuna uztartzen dituen teknologia berri bat garatu duten asmo handiko proiektuak ere.

Haiekin dugun lankidetza eurak laguntzean oinarritzen da. Elkarren artean harremanetan jartzeko eta solasteko erremintak errazten dizkiegu beren intereseko erakunde edo foroetan. Gainera, behar adina informazio eskaintzen diegu beren jarduera zein jokalekutan eginen duten jakiteko. Player garrantzitsuenak eta merkatua ezagutzea funtsezkoa da gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta hazten laguntzeko. Horren adibide da BCSCn startupei eskaintzen diegun inbertsio-laguntza ECSOk (European Cyber Security Organisation) antolatutako ekitaldietan (Cyber investor Days). Sektorean erreferente diren ekitaldietan ere parte hartzen dugu hala nola AEBetako RSA-n edo Alemaniako ITSA-n.

Zibersegurtasun arloan berrikuntza sustatzeko ekintzak

Epe laburrerako lehentasunezko ekintzen artean, hurrengoko hauek dira lehendik aipatutako pandemia egoerari erantzuteko sortuak:

  • Erosketa publiko berritzailea: enpresek eskura dezaketen tresna bat da, eta sektore publikotik berrikuntza sustatzea du helburu, bereziki, soluzio berritzaileak edo garapen fasean dauden irtenbideak eskuratuz.
  • Talentua, ideiak eta kultura ekintzailea eraikitzean lan egitea: hezkuntzaren bidez, Euskal Enplegu Zerbitzuarekin reskilling eta upskilling ereduak aztertzea eta ibilbide profesional berriak trazatu eta erakustea zibersegurtasunarekin zerikusia duten lanbide irtenbideak aurkezteko.
  • Enpresei araudi berriak eta zibersegurtasuneko estandarrak betetzen laguntzea, inbertsioa bideratuz eta enpresa hornitzaileak harremanetan jarriz.
  • Berrikuntzari buruzko ekitaldiak eta topaketak bultzatzen laguntzea, Basque Digital Innovation Huben eskutik, ekitaldi horiek bateratzeko eta simulazioak egiteko.

Talentua sortzea: zibersegurtasuneko ibilbide profesionalak

Talentua sortzeko beharra BCSCren 2025 arteko Plan Estrategikoaren zutabeetako bat da, euskal unibertso ekintzailea hazkuntzarantz gehiago bideratzea lortzeko.

Esan bezala, agertoki horren barruan, zibersegurtasuna negozio berritzaile gisa finkatu da enpresa askorentzat, baita enplegagarritasun-, iraunkortasun- eta kalitate-iturri gisa ere. Bertan BCSCk elementu dinamizatzaile bezala jarduten du. Pandemiak sortutako krisiak konfiantza digitalaren aldeko apustua indartzen lagundu du.

Hori dela eta, datozen urteetan, BCSCk arreta berezia jarriko du zibersegurtasunaren sektorean enplegua lortzean baita identifikazio, babes, detekzio, erantzun eta berreskurapen inguruko ibilbide profesionalen ezagutza hobetzean ere.

Cybasque: talde-lana zibersegurtasunean

Elementu horiek guztiek gure zibersegurtasun-ekosistemaren berrikuntzaren eta espezializazio teknologikoaren aldeko apustua indartzen dute, euskal industria-jarduera dinamizatzeko elementu gisa. Apustu horretan zibersegurtasuneko euskal industrien CyBasque elkartea sartzen da, eskaintza egituratzeko eta sektore pribatuaren etorkizuna diseinatzeko funtsezko eragileetako bat. Egun Cybasquek hiru Batzorde Espezifiko ditu bere gain: Talentuaren Batzordea, Txertatutako segurtasun Batzordea eta Eskaeren balaunalidaren Batzordea. Elkarrekin egiten dugun lanaren helburua ideiak, talentua eta inbertsioa erakartzeko gunea izatea da, baita berrikuntza eta ekimena sustatzeko beharrezko baldintzak ezartzea ere. Lan horren ordezkari gisa, aurretik aipatutako Talentu Batzordea dago: Talentua Goraka.

Gure balio nagusietako bat gure sektorearen berrikuntza da, eta 2020an Mexikoko Zibersegurtasuneko Berrikuntza eta Adimen Zentroaren bisita jaso genuen, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen globalaren ordezkapen gisa. Etorkizunean, BCSCn lanean jarraituko dugu oinarri teknologikoa duten enpresekin zibersegurtasuna industria-diseinuko eta -fabrikazioko prozesuetan txertatzeko, eta negozioak zibersegurtasunaren garrantzian erreparatzeko. Izan ere, funtsezko elementua dira. Gainera, horrek guztiak gure esparruan erreferente izaten lagunduko digu.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.