Skip to main content

"CyberCommander" estreinatuko dugu: 4.0 industria kontzientziatzeko lehenengo antzerki esperientzia

27/05/2022

Eraldaketa digitalak goitik behera aldatu du industria azken hamarkadan sektore gehienetan, baita Makina-Erremintan ere. Hodeiko konputazioa, adimen artifiziala, machine learning, errealitate birtuala edo handitua eta telelanaren etorrerak aukera berriak ireki dituzte, baina baita zibersegurtasun arriskuetarako ate berriak ere. Enpresak etengabe elkarrekin konektatuta daudenez, gero eta garrantzitsuagoa da datuen kudeaketa, bai norberarena bai besteena. Bestalde, Kasperskyren azken txostenaren arabera, Europako industria-konpainien %16k arazoak dituzte teknologia operatiboko (OT) segurtasun-ekipoen urritasunagatik. Horretaz gain, enpresek eta erakundeek bakarka jarduten dute edozein gorabeheraren kudeaketan, eta, horren aurrean, enpresen eta ciber taldeen arteko talde-lanaren behar berri bat sortu da.

Horiek guztiak dira BIEMHren erronketako batzuk. Azken ospakizunetik lau urte igaro dira, eta pandemiaren ondorioz, aurreko edizioa bertan behera utzi behar izan zen. Aurtengo ekitaldia oso berezia izango da, eta, horregatik, BCSCk, Cybasquek eta Ikerlanek CyberCommander ekitaldian jarri nahi izan dute arreta, industriaren eta ciber profesionalen arteko lankidetzak gertaera baten aurrean errekuperazioan eta defentsan eta prebentzio- eta monitorizazio-faseetan duen garrantziaz jabetzeko.

Proposamen horren bidez, BCSCk talde-lanaren aldeko apustua egin du euskal industrian, eraldaketa digitalarekin zibersegurtasuna atzean utzi gabe. Bestalde, zibermehatxuen aurrean ekosistemako enpresen artean sareak sortzearen alde egin dugu.

Euskadiko ekitaldi aitzindaria

CyberCommander Euskadiko ekitaldi aitzindari gisa aurkezten da. Haren erakargarritasun nagusia izango da ekoizpen-prozesuan enpresa-talde batek osatzen duen balio-kateari zibereraso bat antzeztea, osagaietatik hasi eta azken bezeroraino. Makina-Erreminta sektorekoek ikusiko dute zenbait enpresak zibersegurtasuneko erronka errealei aurre egin behar dietela krisi bat gainditzeko. Antzerkian azalduko diren rol desberdinak euskal enpresetako profesionalek interpretatuko dituzte.

Antzezleen banaketan honako hauek izango ditugu gurekin:

·         CyberCommander: Salva Trujillo, IKERLANeko Zibersegurtasun Industrialeko Saileko burua.

·         Hacker: Hugo Llanos Burguera, Secure&ITko Zibersegurtasun Industrialeko zuzendaria.

·         Erasotua izan den industriaren ordezkaria: Izaskun Lara, Accentureko zibersegurtasun aholkularia.

·         Hornitzaileen ciber ordezkaria: Nerea Baez Zaldua, Zuzendari nagusia JakinCoden.

·         Gatazkaren konponbidea: Alejandro Villar, Entelgy Innoteceko zibersegurtasuneko zuzendaria.

Euskadin lehenango garatu ez den formatu originala izango da. Industria-sektorean gero eta ohikoagoak diren mehatxuen inguruan kontzientziatzen lagunduko du, bereziki, Makina-Erremintaren sektorean.

Gainera, bost minutuko hitzaldi laburrak ere izango dira, 'Ignite Talks' formatuan. Hizlariak izango dira Imanol García Ingeteam-eko I+G proiektuen zuzendaria eta sare elektrikoaren automatizazioko zuzendaria, Javier Arenas López, Fagor Automation -eko Ikerketa eta Garapeneko ingeniaria, eta Aitor Urbieta, plataforma digitaletako zibersegurtasun taldeko burua. Adituek enpresaren egunerokoan zibersegurtasunean dauden erronka nagusiak azalduko dituzte.

Antzezpenaren ostean, Salvador Trujillok moderatuko duen aditu-talde batekin panel bat osatuko dugu. Bertan egongo dira Agustin Muñoz-Grandes, S21seceko CEO, Arkaitz Gamino García, Accentureko Europako Merkatuko Zibersegurtasun Industrialeko zuzendaria, Cybasqueren izenean; eta Iñaki Belaustegi, MONDRAGON Corporationeko Kudeaketa Ereduaren arduraduna,.

Ekitaldian, luncha egongo da Makina-Erremintako industria-enpresa parte-hartzaileen arteko networkinga sustatzeko. Sinergiak sortzeko eta sektoreko enpresen artean zubiak egiteko aukera bikaina izango da, elkarren arteko erronken aurrean esperientziak partekatzeko aproposa.

Bideoa: https://youtu.be/vOW2TXB5kP4

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.