Skip to main content

Donostiak JNIC 2018 hartuko du, Zibersegurtasuneko ikerlari eta profesionalak topatzeko Estatuko fororik handiena

28/05/2020

Laugarren edizioa Mondragon Unibertsitateak antolatu du, ekainaren 13tik 15era izango da Donostian, eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren laguntza izango du (BCSC), ikerketa eta berrikuntzaren garrantziaz jakitun.

Donostiak León, Granada eta Madrili jarraituko die JNIC jardunaldiaren hiri anfitrioi gisa. Hautaketa ez da ustekabekoa izan, antolakuntzak Mondragon Unibertsitateak zibersegurtasun arloan egindako lana baloratu duelako. Unibertsitateak Zibersegurtasuneko Masterra eskaintzen die IT eta OT munduetako profesionalei, mundu profesionalean 15 urte baino gehiagoko esperientzia duen ikerketa-taldea du, eta haren goiburua I+T da: Ikerketa eta Transferentzia.

Kriptodirua eta segurtasuna gailu mugikorretan

Hiru jardunaldietan egingo diren ikerketa trackak gaurkotasuneko gaiei lotuta egongo dira. Horrela, haietako lehenengoan erasoak detektatzea eta ziberkrimena izango dira protagonistak. Prestakuntza eta talentuko tracka, berriz, azken hori detektatzean oinarrituko da, "capture the flag" formatuko lehiaketen bitartez.

Bigarren jardunaldia gailu mugikorretako segurtasunean oinarrituko da. Garrantzi handikoa da, gaur egun enpresek beren langileei beren gailuak lanerako erabiltzea uzteko joera baitago (BYOD), softwarearen segurtasuna, kriptologia eta kriptodirua. Azken track horretan Bitcoin eta bestelako txanpon birtualen erabilera landuko da, ziberkriminalek asko erabiltzen baitituzte (esaterako, ordainketa-metodo gisa ransomware erasoen aurrean).

Itxiera Jardunaldian IoT eta industria sareetako segurtasuna aztertuko da, bigarren mailako sektoreak hazten jarrai dezan lehiakortasuna babesten duen bitartean. JNIC amaierako trackak datu-multzoen azterketa, pribatutasuna eta autentikazioa eta segurtasunaren kudeaketa izango dira. Bitartean, mahai-ingurua egongo da, eta BCSCko ICT Infrastructure-ko burua den Iratxe Martínek hartuko du parte. Bertan, ezagutza sortzeaz eta enpresara transferitzeaz arituko dira, baita administrazioaren eginkizun bideratzaileaz ere.

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren JNIC 2018 jardunaldirako babesa beste urrats bat da erakunde publiko nahiz pribatuen arteko lankidetza sustatzeko, esperientziak partekatu ditzaten. Horrela, estrategiak identifikatuko dira ziberkrimenaren negozioari aurre egiteko. Izan ere, ziberkriminalak gero eta antolatuago daude eta teknika gero eta sofistikatuagoak erabiltzen dituzte.

Elkarrekin indartsuagoak gara.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.