Skip to main content

ENISE 11, zibersegurtasunaren arloko erronkak mundu konektatuan.

28/05/2020

"Zibersegurtasunaren arloko erronkak mundu konektatuan"; goiburu horixe jarri dio INCIBEk Informazioaren Segurtasunari buruzko Nazioarteko Topaketen (11ENISE) edizio berriari. Leonen egingo da, urriaren 24an eta 25ean.

11ENISEren konferentzia eta mahai-inguruetan, eztabaida sortu da Espainiako zibersegurtasunaren egoerari buruz. Horrez gain, sektoreak aurrez aurre dituen erronkak zehaztu dira, eta funtsezko zenbait gai (adibidez, IoT eta Blockchain) sakondu dituzte.

Ekintzailetzari buruzko trackean, zibersegurtasunaren arloko ekintzailetzarekin loturiko gaien monografikoa egin da. Track horretan, gure zuzendari Javier Diéguezek "Transferencia, retos ciberseguridad Industria conectada" mahai-inguruan parte hartu zuen, honako hauek kide zituela: Oscar Lage (Tecnalia), Luis Ángel Ullivarri Serrano (Grupo Volksvagen), José Valiente (CCI), Alfonso López-Escobar (EMASESA) eta Juan Manuel García (Grupo Siro). Mahai-inguru horretan hizpide hartu zuten zein garrantzitsua den zibersegurtasunaren sektore lehiakor bat izatea eta lankidetza-espazio berriak bilatzea.

Informazio gehiago:

https://www.incibe.es/enise

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.