Skip to main content

"Euskal Industriaren Ahotsa" topaketak agerian utzi du euskal industriaren sektorean zibersegurtasunak daukan garrantzia

28/05/2020

Euskal industriak zibersegurtasunaren arloko beharrizan eta ezaugarrien inguruan daukan posizioa ezagutzea, hori da CCI zentroaren (Centro de Ciberseguridad Industrial) xede nagusia. Basque Cybersecurity zentroarekin eta SAE elkartearekin (Segurtasun Adituen Euskal Elkartea) batera ikerketa bat burutzen ari da eta Euskadiko 75 industria enpresak baino gehiagok parte hartzen dute. "Euskal Industriaren Ahotsa" izenburupean, topaketa bat egin da gaur Bilbon, euskal industriaren eremuan zibersegurtasunak izan duen garapen-mailaren azterketaren emaitzak ezagutzeko.

Ekitaldi horretan, Basque Cybersecurity Centre-ko Zuzendari Javier Diéguezek zentroaren beraren ildo estrategiko nagusien berri eman du. Garapen ildo nagusien artean, batetik, BCSCren lana nabarmendu du, dinamizatzaile gisa; eta, bestetik, euskal enpresaren arloan zibersegurtasuna sustatzeko neurriak hartzearen beharra nabarmentzeko eta horren inguruan kontzientziatzeko lan garrantzitsua.

Innotec System erakundeko David Marco eta Edorta Echavek ere parte hartu dute topaketan. Saretik industria kontrolaren esparrua babestearen inguruko erakustaldi publikoa egin dute. Adibide praktiko erabilgarria izan da, kontuan izanda David Galdránek, Check Point erakundeko segurtasun ingeniariak emandako informazioa, industria kontroleko sistemei egindako azken erasoen inguruan.

Eraso horiek, Galdránen arabera, "oraindik ere enpresetan dauden legacy ekipamenduak, berez ezarritako konfigurazioak edo softwareen eguneraketa faltak" baliatu dituzte. Arazo horiek guztiak konpontzeko, denbora errealean lan egiten duten kontrol sistemak planteatu ziren konponbide gisa, izan daitezkeen anomaliak antzeman eta babes automatizatua ezartzeko.

ProactivaNET eta Intermak IT erakundeek bertaratutakoei hausnarketarako tartea eman zieten, IT eta OT azpiegitura ezagutzera iritsi eta gero nola babestu pentsatzeko. Tecnaliak, zentzu horretan, industria arloan zibersegurtasunari ekiteko modu baten aldeko apustu argia egin du: "loTizazioaren" bidez. Hori bai, ez du edozein preziotan eta edozein modutan egiteko asmorik.

Topaketak, azken finean, industria arloan zibersegurtasunaren garapenari berehala ekiteko beharra eta horren inguruan dagoen gero eta kezka handiagoa azaleratu ditu. Sektoreak erasoen aurkako babesa behar du eta lan horretan aurrera egiten ari da. Horretarako, funtsezkoak dira erakundeen laguntza, aliantza estrategikoak eta Basque Cybersecurity Centrek markatutako garapen-ildoak.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.