Skip to main content

Global Cyber Alliance-ren (GCA) partner gisa estreinatuko da BCSC 2021ean

04/02/2021

GCA 2015ean sortu zuten Interneten segurtasuna bermatu nahi zuten sektore ezberdinek.

BCSC GCAren partner gisa batu da zibersegurtasunaren komunitate orokorra indartsuago egiten laguntzearren.

Gaur egun, Interneten gero eta mendeago gaude, COVID-19aren pandemiaren hasieratik egiaztatzen joan garen moduan. Sarea aisialdiaren bitarteko nagusia da edota lanaren eta kontsumoaren sektorean garrantzitsuenetariko bat ere bai. Hori dela-eta, segurtasuna egunerokotasunean erronkarik garrantzitsuenetarikoa izatera heldu da. Ziberespazio seguru eta konfiantzazkoa izatea muga guztiak gainditzen dituen gai globala da. Kontuan izanik Internet eta haren funtzionamendua pertsonek sortu zituztela, lankidetza eta pertsonek definitutako eredu etikoa izan daitezke ingurune digitalean dauden eta konektatutako gailuei eragiten dieten mehatxuen konponbidearen zati bat.

Ildo horretan, Global Cyber Alliance (GCA) nazioarteko eta sektore arteko ekimena da, konektatuta egoteko arriskua murrizteko eta gure mundua hobetzeko helburua duena. Horretarako, GCAk modu estuan lan egiten du mundu osoko komunitate, erakunde, enpresa eta partikularrekin, zibersegurtasunaren kultura sustatuta irtenbide zehatzak emateko, eta, ondoren, egiten dituen ekintzen eraginkortasuna neurtzeko. 

BCSC, GCAren partnerra 2021ean 

GCAk Internet segurua ezarri nahi du, aurrerapen sozial eta ekonomikora bideratua, eta, horretarako, Sarean arriskua murriztu behar da. Elkarte eta komunitate globalak sortu behar dira, hazten doazen heinean eta elkarri lagunduz, indartsuagoak izan daitezen. Eta zibersegurtasunaren bilaketa hori eskuragarriagoa izateko, sortutako tresnak eta baliabideak doan eskura ditzake nahi duen edozein erakundek edo pertsonak.

Lankidetza- eta segurtasun-sare osoa hau osatzen duten erakundeen barnean, 2021 urte honetan, BCSC partner bezala (bazkidea) sartu da, zibersegurtasunaren komunitate global hori handitze aldera eta interes publikoetan eragina duen arrisku zibernetikoa arintzeko proiektuei aurre egitearren. 

BCSC lanean ari da jada GCArekin, bi aldeentzat modu asebetean, duela hilabete batzuetatik hona, sare sozialetako dibulgazio- eta sentsibilizazio-ekintzetan. Gainera, BCSCk GCArekin bat datozen balioak partekatzen ditu, eta, horri esker, bi erakundeen arteko etorkizuneko lankidetzak egungo proiektuak eta etorkizunean izango direnak eskalatzen eta zabaltzen lagunduko du. Elkarrekin, Interneteko arriskua ahal dela arintzeko lan egingo dugu, eta konektatzen direnentzat ziberespazioa seguruagoa izateko erronka landuko dugu. Modu horretan, honela adierazi du Philip R. Reitingerrek, Global Cyber Allianceko presidente eta CEO denak: "gure partnerrak estimu handienean ditugu, eta GCA babesten inbertitzen duten denbora eta energia balioesten ditugu. Horien guztien laguntzarekin, Internet guztiontzat seguruagoa izatea lor dezakegu".   

Partnerra edo bazkidea GCAren eginkizunean sinesten duen erakundea edo enpresa da. Batik bat, zibersegurtasunaren kulturaren garapena sustatzen d, lankidetzan eta komunitateko kideen eskuzabaltasunean oinarrituta. Beste onura batzuen artean, partner bakoitzak elkartea mantentzen laguntzen du, GCAren web gunean beren logotipo ofiziala dute, eta blogean lagun dezakete sarrera propioak eginaz. 

GCA 2015ean sortu zuten Manhattango Barrutiko Fiskalaren Bulegoak, Londresko hiriko poliziak eta Iparramerikako Center for Internet Security-ak (CIS). Egun, munduko geografia osoan zehar banatutako 30 herrialde baino gehiagotako 200 erakunde baino gehiagok osatzen dute. Ekintzen eragina 12.400 erakunde baino gehiagorengana iritsi da 200 herrialde baino gehiagotan, eta nabarmenenak hauek dira: DMARC posta elektronikorako segurtasun-estandarra, malwarearekin kutsatutako web guneetarako sarbidea blokeatzen duen Quad9 sistema eta web guneak babesteko McScrapy izeneko tresna. 

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.