Skip to main content

IndusSec 2018 Biltzarrak euskal industria bildu du zibersegurtasuneko esperientziak eta praktika egokiak trukatzeko

28/05/2020

Industriarako Zibersegurtasunari buruzko IndusSec Biltzarra antolatu dute Spri Taldeak eta BCSCk, eta Hernaniko Ideo-Orona instalazio berritzaileetan gauzatu da. Aurreko martxoaren 6an abiatu ziren Alex Arriola SPRIko Zuzendari Nagusiaren eta Javier Diéguez Basque Cybersecurity Centreko (BCSC) Zuzendariaren eskutik.

Alex Arriolak iragarri zuen Industria Zibersegurtasunera zuzendutako diru-laguntzen lehen programa abian jarri dela. Programa horrek aurten 600.000 euro izango ditu, eta hardware, software eta aholkularitza edota ingeniaritzako gastu eta inbertsioen % 50 finantzatuko du, betiere 18.000 euroko diru-laguntza mugarekin, proiektu bakoitzeko. Bestalde, Javier Diéguezek, inaugurazioko hitzaldian, BCSCren eginkizuna nabarmendu zuen, ez bakarrik zibersegurtasuneko zerbitzuen alorrean, baita Euskadiko garapen ekonomikoaren ikuspuntutik ere. Haren helburua da euskal enpresei laguntzea sektore horretan heldutasun maila egokia lor dezaten, eta etengabe aldatzen ari den merkatuan lehiakorragoak izan daitezen. Euskadin Zibersegurtasunaren alorrean ideiak, esperientziak eta kasu arrakastatsuak trukatzeko lehen industria-foroa da IndusSec. Jardunaldian azpimarratzekoa da enpresa hauen parte hartzea: Batz S.Coop enpresak zibersegurtasuneko arriskuen analisian dauden puntu gakoak aztertu zituen, Betapack Taldeak adierazi zuen segurtasun arloan estrategia eraginkorren zutabeetako bat barne sareen antolakuntza dela eta Euskotren SAk azaldu zuen informazio-teknologiak, haien segurtasuna eta 4.0 industrian duten aplikazioa bateratzea dela aurre egiteko erronka handietako bat. Halaber, zibersegurtasuneko euskal industriaren beste eragile adierazgarri batzuek ere parte hartu zuten, esaterako, Innotec System, Nextel, LKS, Jakincode, ITS, RKL Integral eta S21sec, baita nazioarteko adituak ere, iHacklabs-eko Samuel Linaren besteak beste. Dimentsio praktikoenean, bertaratuek aukera izan zuten Javier Jarauta Grupo SIA aholkularitzako Zuzendariak gidatutako tailerretan parte hartzeko, "IT Zibersegurtasuneko arrakastak eta erroreak OT Zibersegurtasunerako ikasbide gisa" izenburupean.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.