Skip to main content

ISACA Roadshow Bilbao I.Biltzarra

13/05/2019

Horri dagokionez, ISACA Roadshow Bilbao biltzarra ospatu zen iragan maiatzaren 10ean Bizkaia Aretoan, ISACAk Euskadin antolatzen dituen roadshowetan lehena, Osane Consulting, P3rseus eta Pribatua etxeen babesarekin antolatua. Ekimenean informazioaren teknologien aholkularitzan, zibersegurtasunean, arrisku teknologikoetan eta informazioaren teknologien gobernamenduan lanean ari diren Espainiako iparraldeko profesionalek parte hartu zuten. Biltzarra Euskadira iritsi bada, estatu mailan zibersegurtasuneko gune nabarmenetako bat delako izan da,  iaz BCSCk editatutako Euskadiko zibersegurtasunaren liburu zuriak erakusten duen bezala; izan ere, zerbaitegatik dauzka ISACAk 60 bazkide Euskadin, Kantabrian, Aragoin eta Nafarroan.

Maila handiko biltzarra 

Hitzaldiak eta mahai-inguruak ospatu ziren maiatzaren 10eko jardunaldian, ikuspuntu praktiko bat bilatuz. 150 profesional baino gehiago bertaratu ziren, eta horien artean zeuden tradizio handiko euskal enpresak, eta bai erakunde publikoak ere. Tradizio handiko enpresen artean Eroski, Euskaltel, ITPAero, Siemens-Gamesa, Elecnor taldea, Tecnalia eta RETAbet etxeak izan ziren presente; erakunde publikoen artean, bestalde, Ertzaintza, INCIBE, Metro Bilbao, EITB eta BCSC bera izan ziren.

Biltzarra ISACA Madrileko presidente den Ricardo Barrasaren ongi-etorriarekin abiatu zen, eta hari jarraitu zion Marcos Gómez Zibersegurtasuneko Institutu Nazionaleko (INCIBE) operazioen zuzendariordearen inaugurazio-hitzaldiak. Horren ondoren etorri ziren gainerako hitz-hartze eta panelak:

  • "Auditoretzaren funtzioaren eta kontrolaren egoera Euskadin" panela.
  • ISACAren hitz-hartzea, Erik de Pablo eta Ricardo Barrasarekin.
  • "Zibersegurtasuneko krisien kudeaketa" panela.
  • "Zibersegurtasuneko auditoretza eta arriskuen kudeaketa industrian eta txikizkako salmenten sektorean" panela.

Zenbait puntu nabarmendu ziren jardunaldian zehar. Lehenik eta behin, erabiltzaileen kontzientziazioan lan egiteko beharra, sareko mehatxuen aurrean babestuago egon daitezen; bigarren, krisi-egoerak kudeatzeko prozedura eta mekanismoak ezartzearen garrantzia; eta, hirugarren, ageriko bokazio-gabezia bat, egun profesional asko eskatzen dituen sektore batean eta etorkizunean ere halako joera mantenduko duela espero denean.

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak bi aldiz parte hartu zuen "Zibersegurtasuneko krisien kudeaketa" panelean; batetik, CSIRT eko arduradun den Asier Martínez Retenagaren eskutik, eta, bestetik, Informazioaren Teknologien Delituetako Sekzio Zentraleko (SCDTI) buru den Manu Viotaren eskutik. Asierren beraren hitzetan, "aldian-aldian sute-simulazioak egiten diren bezala, intzidentzien kudeaketako simulazioak ere egin beharko lirateke, estres handiko egoeretan modu egokian jarduteko behar diren automatismoak lortzeari begira, egoera horietan funtsezkoa baita azkar jokatzea". 

Estatuko iparraldean bizi diren sektoreko profesionalen komunitatearen hazkundea sustatze aldera ISACAk abiatutako lehen pausuetako bat izan da biltzarra.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.