Skip to main content

Lanbide heziketako sailburuordetzak, bcsc-ren lankidetzarekin, "zibersegurtasuna teleheziketan" jardunaldiak antolatu ditu

24/10/2020

Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzak, BCSCren lankidetzarekin, LHko irakasleei zuzendutako 6 saio antolatu ditu, beren lana segurtasunez egin ahal izateko behar dituzten ezaupideak emateko helburuz.

COVID-19ak irakaskuntza-moldeak egokitzera behartu du, eta zibersegurtasunaren ikuspuntutik aztertu beharreko teknologiak erabiltzen hastea eragin du.

Funtsezkoa da irakasleei beren jarduera gauzatu ahal izateko behar dituzten lanabesak ematea eta, hortaz, gizarte ziberseguruagoa eraikitzen laguntzea.

Como parte del proceso de formación continua a los docentes de los centros de formación de Euskadi, la Viceconsejería de Formación Profesional organizó un total de 6 sesiones orientadas a mostrar los riesgos que suelen ir asociados a su tarea actual, en concreto a la formación a distancia, y a mostrar las medidas que deben implementar para mitigar el riesgo y prevenir sufrir cualquier incidente de ciberseguridad.

Euskadiko heziketa-zentroetako irakasleak etengabe trebatzeko prozesuaren barruan, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 6 saio antolatu zituen guztira, haien gaur egungo zereginari, eta zehazkiago, urrutiko heziketari lotutako arriskuak erakusteko, eta arrisku hori gutxitzeko eta zibersegurtasuneko intzidenteak prebenitzeko asmoz.

Teknologia modu seguruan erabiltzea lortzeko jarraibideak ematea zen saio horien helburua, COVID-19 pandemiaren ondoriozko konfinamenduan izandako bizipenak are garrantzitsuago bihurtu duena. Jardunaldiok, era berean, gizarte seguruagoa sustatzeko balio dute, irakasleek aukera baitute ikasleekin egunero jasotako ezagutzak aplikatzeko, eta internet eta teknologia berriak erabiltzeko orduan zibersegurtasunaren eta erantzukizunaren kultura transmititzeko haiei.    

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak apustu handia egin du hezkuntzan dauden arriskuen gaineko kontzientziazioa zabaltzeko   

Gaur egungo egoeran, heziketaren funtzionamendu-moldeak aldatzera behartu zuen derrigorrezko konfinamendu baten ostean, eta ikasle-irakasleak fisikoki aldenduta daudela, nahitaezkoa da maila guztietan, eta bereziki hezkuntzan, informazioa ematen eta jasotzen den era aldatzea. 

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak egoera berrira azkar eta eraginkortasunez egokitzeko beharra atzeman zuen, teknologiaren erabilera areagotzeak handitu egiten baititu zibermehatxuen arriskua eta zibersegurtasun-intzidentzia bat jasateko aukerak. 

Jardunaldi horiei esker, Euskadiko LHko hezkuntza-sarean diharduten irakasleek gaitasun handiagoa dute beren lana egiteko, jakin baitakite zein neurri izan behar dituzten gogoan: 

  • Ezinbestekoa da plataformak eta gailuak konfiguratzea datuak babesgabe ez uzteko. Batez ere terminalak norberarenak direnean, BYOD (Bring Your Own Device) izenekoak, eta enpresaren edo ikastetxearen kontrolpean ez daudenak. 
  • Pasahitzak modu seguruan erabiltzen ikasi beharra dago, sendoak izan daitezen, eta ez daitezen errepika une desberdinetan eta zerbitzu edo aplikazio desberdinetarako.     
  • Hodeia behar bezala kudeatuz ustekabe asko saihestu ditzakegu. 
  • Informazioa era seguruan partekatzea funtsezkoa da, eta ondorioz kablerik gabeko konexioak, puntuz puntuko zifratzeak, VPNen erabilera... berrikusi behar dira betiere.   
  • Segurtasun-kopiak lagun handiak dira, eta aldiro egiteko ohitura hartu beharra dago, are gehiago informazio garrantzitsua sortu edo jaso bada. 
  • Phishing-aren aurrean arreta handiz ibili beharra dago. Helbide susmagarri edo ezezagunetatik heldu zaizkigun estekak ez dira ireki behar, eta ez da elkarrekintzarik egin behar bide beretik jasotako multimedia-edukiekin. 
  • Gailua eguneratuta eduki behar da beti, eta babes-sistemak erabili behar dira oro har, hala nola antibirusa eta suebakia, hori baita modurik onena segurtasunean hutsik edo sisteman zulorik ez dagoela ziurtatzeko.  

Jardunaldietan ateratako ondorioak argiak dira, eta Sailburuordetzak horiek azpimarratu eta zibersegurtasuna gizartearen eremu guztietara iristen den zehar-lerroa dela adierazi nahi du. Profesional berrien trebakuntzan diharduten kolektibo guztiak kontzientziatzea garrantzitsua da, eta LHko irakasleak dira gogoan hartu beharreko taldeen artean garrantzitsuenetakoa, haien lana erabakigarria baita profesional horiek lan-merkatura ateratzeko. 

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.