Skip to main content

Martxan dira zibersegurtasunaren arloko trebakuntza- eta kontzientziazio-ekintzak

28/05/2020

Besteak beste, BCSCren helburuak dira euskal gizartean zibersegurtasunaren arloko kultura eta kontzientziazioa areagotzeko ekintzak egitea eta helburu ditugun publikoak alor horretako gaitasunez hornitzea.

Hala, honako gai hauei buruzko trebakuntza-saioak programatu ditugu:

Lehenengoa ("Zure segurtasuna aztertzen: biltzaile izatetik ehiztari izatera Threat Hunting-ekin") honako publiko honi zuzendu zitzaion: CISO, CIO, sistema-arduradunak, segurtasun-arduradunak, sistema- eta segurtasun-arkitektoak eta segurtasun-administratzaileak. Asteazken honetan egin zen Arabako Teknologi Parkean. Ziber-mehatxuen erasoa jasan ondoren neurriak hartu beharrean, horien eragina prebenitzeko edo leuntzeko moduak erakustea izan da trebakuntza-saio horren helburua.

Azaroaren 21ean egingo da hurrengoa, leku berean, eta WiFi inguruneen segurtasunari buruz arituko dira.

Informazio gehiago:

Zure segurtasuna aztertzen: biltzaile izatetik ehiztari izatera Threat Hunting-ekin http://www.spri.eus/euskadinnova/es/enpresa-digitala/agenda/analizando-seguridad-recolector-cazador-con-threat-hunting/13387.aspx

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.