Skip to main content

Nola prebenitu eta aurre egin ziberjazarpenari, Bilbon egingo den Adingabeen arteko Indarkeria Digitalari buruzko I Kongresuaren oinarria

28/05/2020

Ekainaren 8an oso gai garrantzitsu bati buruz hitz egingo da Bilbon: eskola jazarpena. Azken urteotan bereziki garrantzitsu bihurtu da, internet eta teknologia berrien erabilera desegokiaren ondorioz. Ziberbullyingaren formak, nola prebenitu eta nola aurre egin. Hori landuko da Adingabeen arteko Indarkeria Digitalari buruzko I. Kongresuan. Deustuko Unibertsitateko Auditorioan izango da.

Prebentzioa nabarmentzea

Basque Cybersecurity Centrek Adingabeen arteko Indarkeria Digitalaren lehenengo Kongresua sustatu eta bertan parte hartuko du. Bertan, adingabeek interneten aurki ditzaketen arriskuak ikusarazten saiatuko dira, eta guraso, tutore eta hezitzaileek heziketa digital egoki bat emateak daukan garrantzia nabarmenduko dute, indarkeria digitala prebenitze aldera, hala nola Ziberbullying, Sextorsion eta bestelako kasuak.

Kongresuan arlo horretako adituak egongo dira, indarkeria digitalaren edo baliabide digitalen bidezko indarkeriaren aspektu guztiak lantzeko. Hitzaldien egitarauaren barruan, hainbat mahai-inguru daude. Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren neurriak aztertuko dira, adingabeei eragiten dieten neurrian, ziberbullying kasuetarako ikastetxeetan dauden jarduera-protokoloak edo elkarteek mota horretako arazoen aurrean daukaten egitekoa.

Ikasgelekin harreman zuzenik ez duten erakundeen egitekoaren inguruan ere hausnartuko da, kasu horietan Botere Judizialak duen rola edo adingabeen artean gertatzen diren delitu informatikoen aurka Segurtasun Indarrek dituzten protokoloak zeintzuk diren aztertuz.

Indarkeria edo jazarpenik gabeko ikastetxeak

Jazarpena oso mehatxu larria da eta, praktika horiekin bukatzeko, beharrezkoa da adingabeen hazkunde pertsonalean parte hartzen duten eragile guztien konpromisoa.

Basque Cybersecurity Centrek, SPRI taldearen antolakuntzaren barruan eta Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, kongresuan parte hartuko du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Salekin batera. Horrela, ikastetxeetako jazarpen eta indarkeria desagerrarazteko estrategiarekin bat egingo du.

Egoera horiei aurre egiteko modurik onena prebentzioan zentratzea da. Horretarako, adingabeak balioetan hezi behar ditugu, hala nola tolerantzia, elkarbizitza baketsua eta errespetua, ikastetxea barruan zein hortik kanpo.

Ekintzak ez dira soilik biktimaren babesean eta erasotzailearen jarreraren aldaketan zentratu behar. Alde bien inguruan dauden jarrera pasiboak edo erraztasunak ematen dituztenak ere aztertu behar dira. Hori da Eusko Jaurlaritzaren Bizikasi ekimenaren helburuetako bat. Ekimen horren xede nagusia eskola jazarpena desagerraraztea da. Horretarako, bi jarduera ildo aurreikusi dira: Irakasleak, ikuskaritzako langileak, ikastetxeetako bestelako langileak eta Berritzeguneetako aholkulariak trebatzea, batetik; eta gizarte osora kontzientziazio kanpainak zabaltzea, bestetik, eskola jazarpenaren prebentzioan eta desagerrarazteko lanean inplikatzea lortzeko. Kontzientziazio ekintza horietan Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren (BCSC) jarduera estrategiko batzuk zentratzen dira.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.