Skip to main content

Pen-testing, dronak eta kriptodibisak, gai nagusiak EuskalHack Security Congress topaketaren hirugarren edizioan, Basque Cybersecurity Centre-ren laguntzarekin

28/05/2020

"Hacking Etikoaren" inguruko Euskalhack elkarteak hirugarren urtez jarraian bilduko ditu segurtasun informatikoaren inguruan aritzen diren profesionalak, ikertzaileak, ikasleak eta zaleak Euskalhack Security Congress delakoan, Basque Cybersecurity Centrek babestutako ekitaldia. Kongresua bi egunekoa izango da eta hitzaldi eta tailer praktikoz betetako bi egun izango dira. Gainera, bertaratutakoen trebetasun praktikoak frogatzeko balioko duen erronka bat ere planteatuko da.

Ekitaldia Donostiako Olarain Ikastetxe Nagusian izango da, ekainaren 22 eta 23an. Hitzordu garrantzitsua da dagoeneko zibersegurtasunaren arloan, Euskadin. Jarduera erakargarrienetakoak hitzaldi eta tailerrak dira, betiere azken uneko gaien inguruan aritzeko. Horrela, aurtengo tailerren artean exploits, Dirty COW, Spectre eta Meltdown delakoei buruz hitz egingo da (milioika gailuri eragiten dieten ahultasunak), baita pentesting delakoaz ere.

Hitzaldiak ordubetekoak izango dira gehienez eta segurtasunaren ingurukoak izango dira; kriptodibisak, dronak eta botnet bezalako gai interesgarriak landuko dira. Gainera, hala nahi dutenek, "Capture the flag" izeneko lehiaketan parte hartu ahal izango dute, iHackLabs taldeak antolatutakoa. Parte-hartzaileek hainbat erronkari egin beharko diete aurre. Zibersegurtasunari buruzko ezagutza teknikoak erakutsi beharko dituzte. Finalistek pentest teknikak ikasteko ikastaro bat izango dute eskura eta sektoreko enpresen lan-poltsa batean ere sartzeko aukera izango dute.

"Hacking Etikoari" buruzko Euskalhack Elkartearen helburuak honakoak dira: segurtasun digitalaren inguruko komunitatea eta kultura sustatzea, ez soilik kongresura doazen adituen artean, baita arlo horretan aurrerapausoak eman nahi dituzten adituen artean ere. Helburu horiek Basque Cybersecurity Centre erakundearen jardueraren ildotik doaz. Erakunde honek mota horretako ekimenei laguntzen die, parte-hartze zuzenaren zein babesletzaren bidez.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.