Skip to main content

Ziberadimena eta haren etorkizuna Cybergasteizeko foku adituaren azpian

28/05/2020

Mehatxuak aztertu, aurreikusi eta identifikatzea «ziber» alorreko adimenaren, hau da, ziberadimenaren eztabaidagai nagusietako bat da.

Teknologiaren bilakaera 4.0 industriarako aplikazioetan, kriptodibisak eta blockchain sistemak, besteak beste, egokitu beharreko erronkak dira zibersegurtasuneko eragile nagusientzat. Eragile horiek aurreko otsailaren 28an eta martxoaren 1ean batzartu ziren Gasteizeko Europa Biltzar Zentroan, Crash Vigilans Group (CV2) euskal startup-ek antolatutako Cybergasteiz Jardunaldien harira. Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zentroaren helburuen artean dago, besteak beste, euskal industriari laguntzea, eta jardunaldi horietan lagundu zuen babesle eta hizlari gisa. Azpiegitura eta Sistemen arduradun Iratxe Martinek zentroaren lan-ildo nagusiak aurkeztu zituen, eta zerbitzu batzuetan sakondu zuen, besteak beste, meatxuen alerta goiztiarraren sistemak, sentsibilizazio ekintzak eta zentroak euskal startup-ekin eta zibersegurtasuneko ekintzailetzarekin duen erabateko konpromisoa.

Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuak jardunaldiak ireki zituen, eta bertan Euskadiko ziberadimen arloko solaskide nagusiek hartu zuten parte. Manu Viota Ertzaintzako Informazio Teknologietako Delituen Sail Nagusiko buruak aholku batzuk eman zizkien enpresei komunikazioak zifratzeaz, erakundeetako kontzientziazioaz eta oinarrizko segurtasun neurri batzuez, Ertzaintzan ikertutako zenbait deliturekin lortutako esperientzian oinarrituta' Ildo berean, Jorge Bermúdez Gipuzkoako Delitu Informatikoen Fiskal Delegatua mundu digitalean mugitzeagatik sortutako arazoez aritu zen.

Horiek guztiak biltzar honetako piluletako batzuk izan dira. Izan ere, hainbat adituren jarduna eta ezagutza espezializatua jaso ahal izan genituen, hala nola, Beatriz García (Inciben Zibersegurtasun Teknologietako eta Adimeneko Koordinatzailea), Marc Fornós (CISEG Adimen eta Segurtasun Globalaren Komunitateko kidea), Alejandro Salvador de Aina, Javier Valencia (Cras Vigilans Group taldearen ko-fundatzailea), Eleven Paths-eko Yaiza Rubio eta Félix Brezo, Internet Security Auditors-eko Vicente Aguilera eta Carlos Seisdedos adimen analista. Guztiek ziberadimen arloan dauden erronkak nabarmendu zituzten, baita haiei aurre egiteko garrantzia ere.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.