Skip to main content

Ziberbizikidetza positiboaren eskuliburua

29/04/2022

Horren ondorioz, aurrera eraman dugu "Ziberrean, Zibersegurola" kanpaina 2022an, eta hilero gai bat abiapuntu hartuta teknologia berrien erabilerari buruz sentsibilizatzeko aholkuak eskaintzen ditugu. Horretan, zenbait erakundek laguntzen digute, hala nola PantallasAmigasHirukideDBEBKristau EskolaGorabide eta Twitter. Horrez gain, teknologia berriak gizarte osoarentzat eskuragarri daudela adierazi nahi dugu, eta, horregatik, gaur egun osatzen duten talde guztiak sartzen ditugu, gaitasun desberdinak dituzten pertsonei ikusgarritasuna emanez.

Apirilean ziberbizikidetza positiboari buruz arituko gara eta, maiatzaren 2a Eskola Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko Eguna denez gero, ziberbullyingari buruz arituko gara. Gaur egun, arazo hori ez da ikasgeletan bakarrik gertatzen, kalean eta, batez ere, sare sozialen bidez jarrai dezake. Hori dela eta, askoz zailagoa da bai irakasleek bai gurasoek antzematea.

Eskola-jazarpena sufritzen duten biktimak heren bat dira

UNESCOren Behind the numbers: Ending School Violence and Bullying (Zifren ondoren: Indarkeriaren eta eskola-jazarpenaren amaiera) ikerketaren arabera, munduko hiru haurretik batek eskola-jazarpena jasan du inoiz bere bizitzan. Ziberbullyinga denean, portzentajea hamarretik batera jaisten da. Bestalde, EU Kids Online 2020 txostenaren arabera, 9 eta 17 urte bitarteko Espainiako adingabeen artean eskola-jazarpena jasan izana onartzen dutenen ehunekoa 2010ean %15ekoa izan zen eta 2018an %33ra igo zen. Adin txikiko homosexualek, bisexualek edo transek ere indarkeria jasaten dute, bai ikasgelan bai Interneten, 2019 ikasgeletan LGTBfobia inkestak jasotzen duen bezala.

Ezgaitasuna duten ikasleak gehiago biktimizatzen dira ziberjazarpenaren bidez. UNESCOren "Indarkeria eta jazarpena hezkuntza inguruneetan. Ezgaitasuna duten haur eta gazteen esperientziak" ikerketak erakusten duenez, adimen-ezgaitasuna duten gazteek; adibidez, ikasteko zailtasunak dituztenek, arreta-defizitak hiperaktibitatearekin edo espektro autistaren nahasmendua dutenek, joera handiagoa dute ziberjazarpena jasateko ezgaitasunik ez dutenek baino. ONCE Fundazioak egindako beste txosten baten arabera, "Eskola-jazarpena eta -ziberjazarpena ezgaitasuna duten ikasleengan", jazarpena jasan duten ikasleen ehuneko handiena ezgaitasun fisikoa dutenen artean dago (%26,9), eta adimenaren edo garapenaren ezgaitasuna dutenen artean (%26,1), eta atzetik ikusmen-ezgaitasuna (%17,5).

Azterketa horien arabera, osasun mentala eta fisikoa nahiz biktimen ongizatea kaltetu egiten dira, bakardade- eta lo-arazoak izaten dituzte eta eskolako emaitzak okertu egiten dira. Hori dela eta, UNESCOko zuzendari Audrey Azoulayk argi du zer bide jarraitu behar den: "Gure eskolak indarkeria mota guztietatik babestea jazarpenaren aurka borrokatzea ere bada; hau da, mundu osoko milioika umeri sufrimendu fisiko eta moralak eragiten dizkien jazarpenaren aurka borrokatzea". Horretarako, gomendio batzuk eskaintzen ditugu.

Ziberbizikidetza positiboaren eta ziberbullyingaren aurkako dekalogoa

Bideoa.

1. Kontuz besteen datuekin

Gainerako pertsonen datu pertsonalak ez dira zureak. Ez erabili edo ez argitaratu argazkirik baimenik gabe.

2. Diskrezioa.

Beste batzuen kontu pertsonalak ez kontatu, axola ez zaizkiela iruditzen bazaizu ere.

3. Errespetua eta zuhurtzia.

Gainontzekoekin harremanetan jartzean, arretaz eta errespetuz egin. Agian ez zaituzte ondo ulertuko edo egun txarra izango dute.

4. Ikuspegi orokorra eta sortzailea.

Kontuz jendaurrean egiten diren txantxekin. Nahiz eta inplikatutako pertsonak jakin txantxa dela, gainontzekoek gaizki interpreta dezakete.

5. Behaketa eta enpatia.

Leku berri batean sartzen zarenean, behatu ingurua zerbait egin aurretik. Agian ez da uste zenuen lekua edo jendea.

6. Emozioen kudeaketa positiboa.

Norbaitek haserretzen bazaitu, deskonektatu tarte bat. Gaizki-ulertu bat edo asmo txarrik gabeko zerbait izan daiteke.

7. Konpromisoa eta sentsibilitatea.

Norbaitek zuhurtziarik gabe jokatzen duela ikusten duzunean, jakinarazi.

8. Inplikazio aktiboa eta konstruktiboa.

Komunitate edo sare bateko partaidea bazara, parte hartu eta lagundu modu positiboan.

9. Tolerantzia eta parte-hartzea.

Besteen iritziak errespetatu eta zurea adierazi.

10. Elkartasuna.

Norbaitek tratu bidegabea izaten duela ikusten baduzu, saiatu aurresuposizioak eta gatazkak saihesten.

Horregatik guztiagatik, BCSCk ziberbizikidetza positiboa lortu nahi dugu, horrela bakarrik lortuko baitugu digitalki tolerantea eta aktiboa den gizartea. Besteekiko errespetua eta zuhurtasuna izan behar dugu, bai ingurune digitaletan, bai aurrez aurreko harremanetan. Interneten dugun portaerak aurrez aurreko harremanetan dugunaren antzekoa izan behar du, eta hezkuntza, enpatia eta sen onaren araberakoa. Laburbilduz, ez egin gainerakoei zuri egitea nahi ez duzuna, bai Interneten bai kalean.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.