Skip to main content

Zibersegurtasuna Bind 4.0 programaren hirugarren edizioan

28/01/2019

Urtarrilaren 11tik, eta programa garatuko den datozen sei hilabeteetan, hautatutako 32 startup enpresek nazioarte mailan lan egingo dute 33 enpresa bideratzailerekin, teknologia berrietan oinarritutako 44 proiektu berri garatzeko. Horietako 6 zibersegurtasunaren arlokoak dira eta, esan behar dugu, Euskadi erreferente bihurtu dela arlo horretan.  

Sektore horren barruan, aukeratutako startup enpresak honakoak dira: JakinCode, CIE Automotive-rekin batera zibersegurtasun arloko hiru proiektu garatuko dituena, Euskaltel eta Elecnor taldea; Open Cloud Factory, Arcelor Mittal eta Elecnor Taldearekin bi proiektu burutuko dituena; eta Gipuzkoako HDIV Security enpresa, Euskaltelekin batera arituko dena zibersegurtasun arloko konponbide berriak lantzen. Horiek eta hautatutako beste startup enpresek ordaindutako hainbat proiektu garatuko dituzte; 150.000¤-ko diru-laguntza ere jaso dute, eta laguntza eta jarduera programa batean parte hartuko dute.

Eusko Jaurlaritzak apustu sendoa egin du industria eta teknologia berrietara bideratutako ekintzailetzaren alde, 4.0 estrategiaren barruan, eta Bind 4.0 programa arrakastatsua horren adierazgarri da. Apustu horri esker, Euskadi erreferente bihurtu da digitalizazio prozesuetan eta zibersegurtasun industria sendo bat garatu da; izan ere, gero eta eskaera handiagoa eta zerbitzu eskaintza zabalagoa daude. Estrategia horren Urtarrilaren 11tik, eta programa garatuko den datozen sei hilabeteetan, hautatutako 32 startup enpresek nazioarte mailan lan egingo dute 33 enpresa bideratzailerekin, teknologia berrietan oinarritutako 44 proiektu berri garatzeko. Horietako 6 zibersegurtasunaren arlokoak dira eta, esan behar dugu, Euskadi erreferente bihurtu dela arlo horretan. 

Sektore horren barruan, aukeratutako startup enpresak honakoak dira: JakinCode, CIE Automotive-rekin batera zibersegurtasun arloko hiru proiektu garatuko dituena, Euskaltel eta Elecnor taldea; Open Cloud Factory, Arcelor Mittal eta Elecnor Taldearekin bi proiektu burutuko dituena; eta Gipuzkoako HDIV Security enpresa, Euskaltelekin batera arituko dena zibersegurtasun arloko konponbide berriak lantzen. Horiek eta hautatutako beste startup enpresek ordaindutako hainbat proiektu garatuko dituzte; 150.000¤-ko diru-laguntza ere jaso dute, eta laguntza eta jarduera programa batean parte hartuko dute.

Eusko Jaurlaritzak apustu sendoa egin du industria eta teknologia berrietara bideratutako ekintzailetzaren alde, 4.0 estrategiaren barruan, eta Bind 4.0 programa arrakastatsua horren adierazgarri da. Apustu horri esker, Euskadi erreferente bihurtu da digitalizazio prozesuetan eta zibersegurtasun industria sendo bat garatu da; izan ere, gero eta eskaera handiagoa eta zerbitzu eskaintza zabalagoa daude. 

Estrategia horren emaitza izan zen Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa (BCSC) sortzea, ekimen horien sustapenen parte hartzen duena, eta helburua da zibersegurtasunaren kultura sendotzea eta Euskadiren garapen ekonomikoan laguntzea. Zibersegurtasunaren euskal ekosistemaren ikuspegi global bat izateko, sektore hori hainbat ikuspegitatik aztertzen duen Liburu Zuria osatu da. Sektore honetan lan egiten duten eragile guztiak barne hartzen ditu: enpresak, teknologia zentroak, unibertsitateak eta erakunde publiko garrantzitsuak, beste batzuen artean. 

Zibersegurtasunaz gain, Bind 4.0 programaren hirugarren edizioak eremu teknologiko berri bat txertatu du, Osasunaren Teknologien sektorea, Eusko Jaurlaritzak RIS3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategian ezarritako lehentasunen ildotik. Horrela izanik, proiektuak honela banatzen dira: Internet of Things (11), Big Data (11), Manufaktura Osagarria (7), Zibersegurtasuna (6), Errealitate areagotua/Errealitate birtuala (3), Adimen artifiziala (2), Wearables (2), Espektroskopia infragorria (1) eta energia birkargatzea (1).Azelerazio programa honek SPRI, BCSC, BIC-Centro de Empresas e Innovación eta Foru Aldundien babesa dauka, baita partner teknologiko handi batzuen laguntza ere, hala nola Amazon Web Services, Microsoft eta Siemens.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.