Skip to main content

Zibersegurtasuna bultzatuz 4.0 Industrian: OT munduko enpresak eta enpresa taldeak kontzientziatzeko zerbitzua

28/05/2020

Eusko Jaurlaritzak 4.0 Industriarekin duen konpromisoa Basque Industry 4.0 Estrategian dago jasota, RIS3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren barruan. Horrek digitalizazioa bultzatu eta Euskadiren gaitasun teknologikoak sustatu nahi ditu.

Zibersegurtasuna gizarteko eremu guztietako alderdi transbertsala da, baina eremu zehatz batzuetan garrantzi berezia hartzen du. Beraz, horietara bideratu behar da gure ahalegin gehiena.

Basque Cybersecurity Centrek zibersegurtasunaren garrantziari buruz egiten duen kontzientziazio-lanaren esparruan, industria oinarrizko ekintza-gunea da, eta horren gainean jarduera ugari garatzen dira ildo horretan. Ondorioz, industriaguneetako enpresak eta enpresa-taldeak sentsibilizatzeko zerbitzua atera genuen, eta jardunaldien programa bideratu genuen euskal industriak kontzientzia hartu dezan zibersegurtasunean heldutasun maila altua lortzeko neurriak hartzeko beharraz. Izan ere, funtsezkoa da Euskadik gaitasun lehiakor eta berritzailea izan dezan nazioarteko merkatuetan.

Kontzientziazio jardunaldien helburua zera da: sektoreak jakin dezan, kasu praktikoen bitartez, zein diren agertuko zaizkion arriskuak eta zein diren arrisku horiek gutxitzeko hartu beharreko neurriak. Oinarrizko gai-zerrendak bost modulu ditu, batzuk komunak eta besteak espezifikoak, jarduera profil jakin batzuetarako.

Modulu komunetan sarrera eta zibersegurtasunaren kudeaketa daude, zein esparrutan eragiten duen eta aplikazio-mekanismoak ezagutzeko helburuarekin. Arriskuak ezagutzeaz gain, puntu ahulen kudeaketa-teknikak ere ezagutarazten dira, eta ea bertaratuak arrisku horiek egoki lantzen ari diren aztertu eta hausnarketa egiten da.

Modulu espezifikoek bulego eta plantetako zibersegurtasuna lantzen dute. Horretarako, oinarrizkoa da mezua askotariko entzuleentzat egokitzea, mezua helarazteko eta eragina izan dezan.

Basque Cybersecurity Centre Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI) mendekoa da. Horrela, garatzen ari diren bestelako ekimen publikoekin bat egiten du, eta sektore pribatuak zibersegurtasuna areagotzeko egiten duen ahalegina babestu nahi dute, prestakuntzaren, diru-laguntzen eta bestelako laguntzen bitartez. Eta, azken batean, Euskadi erreferentzia izan dadin zibersegurtasuna ezartzeari dagokionez.

Kontzientziazioan eta gaitasunean inbertitzea industria sektorearen etorkizunean inbertitzea da.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.