Skip to main content

Zibersegurtasuna nomada digitalentzat

24/11/2022

Lan mundua etengabeko bilakaera sozial eta teknologikoan dago, eta horrek ohitura berriak sortu ditu. Azken urteetako joera nagusia urruneko lana da; telelana deritzona, alegia. Iaz, Espainian, 16 eta 74 urte bitarteko langileen %14k egin zuen telelana, hau da, 3,3 milioi pertsonak, INEk berriki egindako inkesta baten arabera. Batez beste, astean zehar 3,1 telelan egun egiten dira, eta espainiarrek 10etik 8,4ko puntuazioa ematen diote urruneko lan esperientziari. Online lanaren areagotzearen ondorioz, BCSC-tikk aholku praktiko batzuk proposatu nahi dizkizuegu eguneroko zereginak lasaiago egin ditzazun eta lehentasuna eman diezaiozun zibersegurtasunari, bai eta zure enpresari eta zure lan tresnei ere.

Bidaiatuz lanean

AT&T -ren txosten baten arabera, 2024rako Estatu Batuetako langileen %81ek hibridoki lan egingo du, aurrez aurreko lanegunak eta urrutiko lanegunak konbinatuz. Lan egiteko modu hau geratzeko etorri da eta termino berri bat sortu du: nomada digitalak. Munduan zehar bidaiatzen dute, bulegoa maletan eramanez, WiFi-a lagun nagusi dutela, komunikazio- eta kudeaketa-programak dituen ekipo informatiko batekin batera. Bizimodu berri horrek askatasun eta malgutasun handia ematen du, eta, horri esker, burua aktibo mantentzen da uneoro, eta estresa murrizten da. Baina dena ez da hain polita, alderdi negatiboa ere badu; Internet bidez hainbeste pertsona lanean ari direnez, zibererasoak areagotzen dira, alegia. Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak 100.000 gorabehera baino gehiago kudeatu zituen 2021ean eta, euren txosten baten arabera, gehienak partikularrek eta enpresek jasan zituzten. Joera hori handitu zen 2022an, Ukrainaren inbasioaren ondorioz: zibererasoak %28 hazi ziren. Datuak bat datoz Euskadikoekin bigarren eta hirugarren hiruhilekoan 235 eta 173 gorabehera identifikatu genituen, hurrenez hurren.

Arrisku nagusiak

Mehatxu larri horien aurrean, zein dira arrisku sufritu ditzazkegun nagusiak?

  • Kontuz informazio pribatuaren iragazketarekin. Kafetegietan lan egitean edo coworking gisako espazioak partekatzean, baliteke norbait gure kredentzialak ikusten saiatzea, edo, adi ez gaudenean, informazio baliotsua lapurtzea. Gogoan izan beti dagoela norbait begira, bai online bai offline. Kontuz WiFi publikoekin, informazioa lapurtzeko erabil baitaitezke. Beste erremediorik ez baduzu, hobe duzu WPA edo WPA2 sare seguru batera sartzea. Sare irekiak eta WEP segurtasunekoak ez dira seguruak.
     
  • Phishing-a bulegoan ere gertatzen den arren, ez da ahaztu behar esparru guztietan hedatuen dagoen ziberesatoetako bat dela. Posta elektronikoa lan-tresna garrantzitsuenetariko bat da, eta ezin dugu gure bizitza posta-konturik gabe imajinatu, batez ere urruneko langileen eta nomada digitalen kasuan, munduko hainbat tokitan lankideekin modu asinkronoan komunikatzeko tresna izan ohi delako. Eraso zibernetiko gehienak iruzurrezko mezu elektronikoen bidez egiten dira, esteka eta fitxategi erantsiekin. Postaren hartzaileak klikatzean, birusak eta malwareak instalatzen dituzte sistema eragilean.

Ziberaholkuak

Arrisku horiek gutxitzeko edo gerta daitezkeen kalteak arintzeko, hainbat aholku proposatzen dizkizugu.

  • VPN indibidual bat erabiltzeak online arakatzea eragozten duen babes erantsia dakar, kokapen pribatua mantentzen du eta, oro har, erabiltzailearen pribatutasuna bermatzen du Interneten. 
  • Pantailako pribatutasun-iragazkia oso tresna sinplea da, eta hainabt ezustekotik gailendu zaitzake. Plastikozko film fin bat da, zure ordenagailuaren edo gailuaren pantailari atxikitzen zaiona. Horrekin pantailaren edukia kanpotik ikustea galarazten da.
  • Bulegoan, etxean edota kafetegi batean aplikatu dezakegun segurtasun neurrietako bat pribatutasun-pluginak erabiltzea da. Horren helburua da web orriek beren online jarduera arakatzea eta erregistroak gordetzea eragoztea.
  • Faktoreen autentifikazioa. Identitatea eskuratzeko eta ezagutzeko sistema gero eta gehiago ari da zabaltzen bulegoko lan-munduan, eta gure bizitza ibiltarian ere sar dezakegu erabiltzen dugun edozein zerbitzutan. Gure pasahitzarekin bakarrik sartu beharrean, beste segurtasun-geruza bat erants dezakegu datu biometrikoak erabiliz, hala nola hatz-marka edo telefono mugikorraren bidez identitatea baieztatuz.
  • Era berean, bulegoan edo etxean lan egiteko, pasahitzen kudeatzaileak horiek gogoratzeaz gain, gako guztiak online babestuta daudela ziurtatzen du.

Zer egin zibererasoren bat jasanez gero?

Euskadin bizi den nomada digitala bazara eta iruzur-saioren bat sumatu baduzu edo, segurtasun-neurri horiek guztiak gorabehera, zibereraso baten biktima izan bazara eta zure datuak konprometituta ikusten badituzu, salatu zure kasua agintariei edo BCSC-ri. Ahalik eta lasterren jakinarazten baduzu gorabehera, gertaerei erantzuteko talde tekniko espezializatuak neurri egokiak hartu ahal izango ditu, gertakarien hedapena saihesteko eta komunitateari arriskuaren berri emateko.

Doako telefono-zenbakia: 900 104 891

Posta elektronikoa: incidencias@bcsc.eus

 

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.