Skip to main content

Zibersegurtasuna presente Gipuzkoa Encounter edizio berrian

28/05/2020

600 parte-hartzaile, 400 ordenagailu sarean, 10 GB segundoko konexioa eta etenik gabeko hiru egun, horiek jardunaldien zifretako batzuk.

Jarduera desberdinak egingo dira zibersegurtasunaren inguruan, hala nola Hack it / Solve it lehiaketa, hitzaldiak eta tailerrak.

Martxoaren 22tik 24ra ospatuko da Tolosako Usabal Kiroldegian Gipuzkoa Encounter ekimenaren hamahirugarren edizioa, informatikaren esparruko zaletu eta profesionalen topagunea, ezagutzak partekatu eta gaiari lotutako mota guztietako ekintzak gauzatzeko helburuarekin. Zibersegurtasun Euskal Zentroak eta SPRI taldeak babestu eta laguntzen dute ekimena, iazko edizioan egin bezala.

Hitzordu teknologiko honek daukan harrera onaren froga gisa aipatzekoa da erabiltzaileentzako gordeta dauden 400 lekuen erreserba 2,1 segundotan baino ez zela egin, iazko edizioko 15 segundotako errekorraren parean.

Zibersegurtasuna protagonismoa hartuz

Edizio honetan, 600 erabiltzaileren partaidetzarekin batera, arte digitalaren, hardwarearen, software askearen eta jokoen esparruko jarduerak egingo dira, hitzaldi eta tailerrekin batera. Azken horien artean gai desberdinak jorratuko dira: errealitate birtuala, errobotika, datuen programazioa eta analisia, aurpegi-ikuskapena eta zibersegurtasuna; garrantzia berezia du azken horrek eta, hori horrela, ordenagailu eta telefono mugikorretako arriskuak saihesten ikasiko dute erabiltzaileek, eta prebentzioaren alde egiten.

Hauek dira zibersegurtasunaren esparruko hitzaldi eta tailerrak:

Martxoak 22

  • "Ez arriskatu! Egin babes-kopiak", Jesús Lizarragaren eskutik, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Telematika saileko koordinatzailea, non estrategia desberdinak aztertuko diren gure datuak gal ez daitezen saihesteko. Hitzaldia 16:00etan izango da.
  • "Segurtasuna gure telefono mugikorretan", hurbilketa bat kanpo-mehatxuetatik babesteko metodo desberdinetara, arratsaldeko 18:00etan.
  • "Gorde zure identitatea Interneten (gure datuak babesteko gomendioak)", Google Hacking-i buruz eta izaera pertsonal edo korporatiboko informazio-bilaketari buruz, arratsaldeko 19:00etan.

Martxoak 23

  • "Nola ordaindu Interneten modu seguruan (Paypal, n26, revolut, aurreordainketa-txartelak...)", Fran Murilloren eskutik, online ordainketen sektorean eraldaketa egin duten enpresei buruz, zeinak berehalako transferentzia seguruago eta gardenagoak eskaintzen dituzten. Hitzaldia 11:00etan izango da.
  • Gaiztoei ateak irekitzen", Marta de la Cruzek eskainia, Euskalhack elkarteko kidea; mundu digitaleko defentsa-teknikak nolako bilakaera izan duten azalduko du, eta baita defentsa aktiboa, iruzur-teknikak eta kontrainteligentzia zer diren eta mundu digitalean nola aplika daitezken. Hitzaldia 12:00etan izango da.

Hitzaldi batzuetarako plazak mugatuak dira, beraz aurrez izena eman beharko da honako estekan: Gipuzkoa Encounter webgunea

Horrez gain, Hack it / Solve it lehiaketan parte hartu ahal izango dute parte-hartzaileek, non hackinga, alderantziko ingeniaritza, kriptografia, logika, puzzleak eta bestelakoak izango dituzten erronkatzat; Hack It programazioko eta alderantzizko ingeniaritzako mailetarako izango da eta Solve It, ordea, logika, puzzle eta igarkizunen mailetarako.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.