Skip to main content

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak bere lanaren errekonozimendua jaso duk, FIRST foroko partaide bihurtuz; Zibersegurtasun arloko Gertakariei Erantzuna Emateko Taldeen Zentroen mundu mailako fororik handiena

02/06/2020

Zibergaizkileek ez daukate mugarik; horregatik, munduko osoko CSIRT taldeen  (Zibersegurtasun arloko Gertakariei Erantzuna emateko Taldeak) arteko lankidetza behar-beharrezkoa da. 2017an Ertzaintzak 9.127 ziberdelitu kudeatu zituen Euskadin, aurreko urtean baino % 20 gehiago; eta urteko lehenengo 6 hilabeteetan 6.000tik gora kudeatu dira. Hori icebergaren punta baino ez da; izan ere, zibersegurtasun arloko gertakariak ez dira beti salatzen, eta gure kalkuluen arabera, gaur egun ziberkrimenak 840 milioi euroko kalte ekonomikoa ere eragiten die euskal enpresei.

2017an sortu zenetik, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) lehentasunezkotzat jo du Euskadin zibersegurtasun arloko heldutasun-maila handitzeko lan egitea eta beste erakunde batzuekin lankidetza-harremanak sustatzea, bai nazionalak, baita internazionalak ere, publikoak zein pribatuak, zibersegurtasun arloko gertakariei erantzun bateratu eta koordinatua emateko. Lana etengabekoa da; Ertzaintzarekin eta zentro teknologikoekin ari gara lanean, hala nola Tecnalia, Vicomtech, Ik4-Ikerlan edo Basque Center for Applied Mathematics; baita beste CERT / CSIRT batzuekin ere, hala nola CERTSI, Segurtasun eta Industriako CERT taldea. Zentzu horretan, BCSC erakundeak CSIRT.es ekimenarekin bat eginda, FIRST foroarekin bat egin dugula esan dezakegu atsegin handiz, Forum of Incident Response and Security Teams izenekoa.

1988tik lanean ari den foroa

FIRST foroaren jatorria ezagutzeko 1988 urtera egin behar dugu atzera. Oraindik ere, Internet termino ezezaguna zen munduko biztanle gehienentzat. Orduan, zizare motako lehenengo birusak, Morris zizareak, arazotan jarri zituen Interneteko milaka zerbitzari. Erantzuna zatika eta koordinaziorik gabe eman zen. Gertakari horretatik sortu zen CERT Coordination Center, 1990ean sortu zen FIRST foroaren aurrekaria.

Ordutik, kontinente guztietako 400 erakundek baino gehiagok, publiko zein pribatuak, militarrak, hezkuntza arlokoak edo gobernuarenak, besteak beste, bat egin dute foro horrekin. Gaur egun guztiz beharrezkoa da, zibersegurtasun arloko gertakariei erantzuna emateko taldeen arteko elkarlana sustatzeko orduan. BCSC erakundeak ere bat egin du ekimen horrekin eta, horri esker, mehatxuen inguruko informazioa, tresnak, erantzuna emateko estrategiak eta abar ezagutu eta eskura eduki ditzakegu.

Lankidetza eta koordinazioa, zibersegurtasun arloko gertakariei aurre egiteko tresnak

FIRST foroko bazkidea izatea oso garrantzitsua da guretzako; errekonozimendu bat da Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak zibererasoen aurka egiten duen lanari dagokionez. Beste lorpen aipagarri batzuk ere eduki ditugu, hala nola Javier Diéguez European Cybersecurity Organisation (ECSO) erakundeko Lankidetza Batzordean Europako lurraldeetako ordezkari izendatu izana.

BCSC erakundeak lanean jarraituko du Euskadi leku seguruagoa izan dadin. Elkarrekin indartsuagoak gara.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.