Skip to main content

100 organizaziotik gora jaso dira Euskadiko Zibersegurtasuneko Katalogoan

02/06/2020

Erabiltzaileek modu errazean bila ditzakete Euskadiko zibersegurtasunaren esparruko enpresa eta irtenbideak.

Katalogoan mota desberdinetako organizazioak jasotzen dira, hala nola fabrikatzaileak, handizkariak / banatzaileak, integratzaileak / aholkulariak, etab.

Zibersegurtasun Euskal Zentroak (BCSC) atal berri bat abiatu du bere webgunean, Zibersegurtasunaren katalogoa, Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren osagarri gisa jaio dena. Liburu Zuria 2018ko amaieran argitaratu zen eta zibersegurtasunaren esparruan Euskadin zerbitzuak ematen dituzten 100 organizaziotik gora jasotzen ditu, esparruko etorkizuneko aukerak aurkeztearekin batera.

Zibersegurtasun katalogoa erabiltzaile eta enpresei produktu eta zerbitzuen bilaketa erraztea du xede. Horretarako, enpresen bilatzaile bat eta zibersegurtasunaren esparruko berariazko irtenbideen bilatzaile bat dauzka.

Lehen bilatzailean beren beharretara hoberen doitzen diren organizazioak bilatu ahal izango dituzte erabiltzaileek, enpresa mota, eskainitako produktu eta/edo zerbitzuen kategoria eta gertutasuna bezalako irizpideak oinarri hartuta. Irtenbideen bilatzailean testu librean bila daiteke, edo baita irtenbide motaren eta produktu eta/edo zerbitzu zehatzen tipologiaren arabera.

Katalogoan sartutako organizazio bakoitzetik, gainera, organizazio mota edo profilaren taxonomia desberdinetan oinarritutako klasifikazioa ikus daiteke, edo eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen zerrenda eta horien deskribapena. Hori horrela, zibersegurtasunaren merkatuan dauden irtenbideak sakon ezagutzeko aukera ematen da.

  • Organizazio mota: fabrikatzailea, handizkaria / banatzailea, integratzailea / aholkularia, administrazio publikoa, unibertsitateak, lanbide-heziketako zentroa, etab.
  • Organizazioaren profila: startup, mikroenpresa, enpresa ertain edo txikia edo enpresa handia.
  • Produktuen kategoria: iruzurren aurkakoak, antimalware, informazio-ihesaren prebentzioa, komunikazioen babesa, etab.
  • Zerbitzuen kategoria: intzidentzien kudeaketa, prestakuntza eta kontzientziazioa, irtenbideen ezarpena, etab.

Esteka honetan deskarga daiteke erabilitako taxonomiaren kopia bat.

Gainera, harremanetan jartzeko bideak (helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta webgunea) eta Euskadiko 3 lurralde historikoetako bulegoen kokapena ere jasotzen dira.

<Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuriann eta katalogoan zibersegurtasunaren euskal ekosistemaren egoera orokorraren lehen irudi bat ikus daiteke. Zibersegurtasunaren esparruan lanean ari diren eta katalogoan agertzen ez diren baina agertu nahi duten organizazioek info@bcsc.eus helbidera idatz dezakete, katalogoan sartzeko eskaera egiteko.

BCSCren webgunean baliabide osagarriak ere aurki daitezke, hala nola gidak, azterketak, txostenak gida, ikerketa eta txostenak, hilero jasotzen diren, SCI buletinak eta infografiak, aholku eta jardun-pautekin, euskal gizartean zibersegurtasuneko neurrien ezarpena sustatzeko helburuarekin, gure gizartearen heldutasun maila areagotu eta jendarte seguruago bilakatzeko.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.