Gaur hasiko da gure “Cyber Erronka”, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeek zibersegurtasunari buruz dituzten ezagutzak probatzeko. Horretarako, webgunearen eta gure sare sozialen bidez 14 erronka argitaratuko ditugu guztira, eta horietan teknologiaren erabileran ohikoak diren egoerak eta kasu bakoitzeko jardunbide onenak azalduko dira. Kanpainaren webgunean, Instagram edo TikTok kontuen bidez ikusi ditzakezu.
Eta erronkaren pausu bakoitza, zer arrisku ekar ditzakeen eta zer iaksi dezakegun lehen pertsonan kontatzeko, Egoitz Bijueska skater gaztea izango dugu, bere goi mailako lehiaketa entrenamenduetan markaren enbaxadore izango dena, 2024ko Joko Olinpikoen aurreko sailkatze probetan. Egoitz, 13 urte besterik ez dituela, Euskadiko txapeldun absolutua, Espainiako txapeldunorde absolutua eta 16 urtez azpiko Espainiako birritan txapelduna da.
Hainbat egoeraren aurrean praktika ziberseguruenak ezagutzea eta teknologia kontsumitzerako orduan ohitura gisa txertatzea, jarraitutasuna eta teknika eskatzen duen lana da, kirol-entrenamenduaren oso antzekoa. Kanpaina honek, modu dibertigarri eta hurbilean, skating-trikimailuen antzekotasuna aurkeztuko du, adingabeek beren errutina digitalean har ditzaketen zibersegurtasun-ekintza txikiak gogoratzeko pista gisa.
Landuko diren gaien artean dispositiboen segurtasuna WIFI sare publikoen aurrean edo adingabeentzat garrantzitsuak diren alderdi espezifikoak daude, hala nola deskonektatzen ikastea, ziberdelitu baten biktima izanez gero norengana jo egiten jakitea, informazio sentikorra babestea eta sare sozialak erabiltzeko jardunbide egokiak ezagutzea. Guztira, 14 kontzientziazio-bideo kaleratuko dira, gida praktiko batekin eta ezagutzak etxean edo ikasgelan aplikatzeko jolasekin batera.
Aurkitu hemen kanpainaren webgunea.
Irakurrik hemen prentsa-oharra.
Partekatu
Zibereguraldia
Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.
Argitaratutako buletinak