Skip to main content

Cyber Exercises, nola entrenatu zure enpresako gertakariei erantzuteko gaitasuna

01/10/2021

Azken urteotan, etengabe hazi da ziberkriminalitatea; izan ere, 2020an %18 baino gehiago handitu zen aurreko urtearekin alderatuta, eta 2020ko Ertzaintzaren Delituen Memoriaren arabera 16.935 delitu informatiko baino gehiago gertatu ziren Euskadin. Hazkundea errepikatu da azken urteotan, eta, ondorioz, enpresa zein herritarren esparrutik sektore estrategiko eta erakunde publiko autonomiko, nazional eta nazioartekoetara, gizarteak ahaleginak batu behar izan ditu ingurune ziberseguruak sortzeko. Apustu horren barruan, 2019an, BCSCn, Cyber Exercises direlakoak garatzeko aukera izan genuen.

Cyber Exercises jarduerak testuinguru erreal batean gerta daitezkeen mehatxuak simulatzeko ariketak dira. Zibersegurtasun gertaeren kudeaketa neurtzen eta hobetzen laguntzen dute, krisi zibernetikoei aurre egiten diete, eta enpresa- eta erakunde-ekosisteman zibersegurtasunaren kultura garatzea eta zabaltzea ahalbidetzen dute.

Cyber Rangetik, Basque Digital Innovation Hub-en zibersegurtasuneko nodoa osatzen duten bost laborategietako batetik, hainbat esparrutara bideratutako zibersegurtasun ariketak antolatzen dira eta sektoreko profesional berrien entrenamenduan, etengabeko trebakuntzan eta prestakuntzan espezializatuta dago.

Nola garatzen dira Cyber Exercises jarduerak?

Entrenamenduaren eginkizunen artean, parte-hartzaileek aurre egin diezaieketen erronka errealak planteatzen dira. Role-play formatuan, gerta daitezkeen gertaera desberdinak aurkezten dira. Metodologia honen helburua hurrengoko hau da:

  • Gorabehera bati erantzuteko prozesuan hobetu beharreko alderdiak identifikatzea.
  • Erantzuna barneratzea eta prozedura ezartzea egoera erreal baten aurrean bizkor ekiteko.
  • Etorkizuneko estres-egoeretan ebazpena modu kontrolatuan ematea.

Proba horiei guztiei esker, gero eta sofistikatuagoak diren erronkei berme handiagoz aurre egin ahal izango zaie zibersegurtasun arloan.

Cyber Exercises jarduerak erabiltzearen abantailak

Jarduerok hainbat abantaila dituzte parte hartzen duten erakunde, entitate eta organismoentzat:

· Edozein erakunderi zibersegurtasun-intzidentzia baten aurrean duen prestatze-maila neurtzeko aukera ematen diote.

· Zibersegurtasun arloko koordinazioa indartzen laguntzen dute, bai erakundearen beraren barruan, bai haren eta beste erakunde batzuen artean.

· Erakundean arrisku eta mehatxuen inguruan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea sustatzen du.

· Hobetzeko puntuak identifikatzen eta gorabeherak konpontzen eraginkorragoak izaten laguntzen du...

Cyber Exercises jardueren ekimena

Orain arte egindako lehen Cyber Exercises jardueretan, BCSCk euskal ekosistema instituzionalaren erreferente nagusien partaidetza izan zuen, besteak beste, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa, EJIE (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea), IZENPE identifikazio elektronikorako sistema, Ertzaintza, Bizkaiko eta Gipuzkoako informatika-zerbitzuen foru-elkarteak, Lantik eta IZFE, Metaposta online postontzia, Osakidetza, SPRI, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialaren Zentroa, ZIUR eta hiru hiriburuetako udalak; Gasteizko Udala, BilbaoTIK eta DonostiaTIK.

BCSCtik beharrezkoak dira tankera horretako ekimen gehiagotan lan egitea. Horien bitartez, nazioko zein nazioarteko beste erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan arituz, Euskadiko zibersegurtasunaren heldutasun-maila handitu daiteke, zibersegurtasun-gertakariei erantzun bateratua eta koordinatua emateko. Oraingoz, FIRST, Global Cyber Alliance, ECSO eta CSIRT.ES -ekin elkarlanean ari gara, baina ahaleginak batzen jarraituko dugu, Euskadi leku seguruagoa bihurtzen lagunduko duten bide berriak identifikatzeko.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.