Skip to main content

Eskualdeen garrantzia gizarte seguruago bat sortzerako orduan

06/05/2019

Eskualdeen garrantzia zibersegurtasunean

Zibersegurtasuneko Europako Erakundeak (ECSO) The Role of the Regions in strengthening the European Union's cyber security dokumentua argitaratu du, non eskualdeen arteko kooperazioa zibersegurtasun europarreko esparruko funtsezko gakotzat jotzen duen. Dokumentuan, gainera, funtsezkotzat jotzen da baita Europako eskualdeen lana, beren tokiko ekosistemekin lotura zuzen eta pribilegiatua izanda.

Zentzu horretan, dokumentuak gisa hartzen du Euskadi, hau da, ekintzailetzaren eta zibersegurtasunaren esparruko berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egiten duen ingurutzat, eta non agente bai publiko bai pribatuek modu bateratu eta koordinatuan lan egiten duten. 

Balioan jartzen du, halaber, gaur egun 100 organizaziotik gora dagoela Euskadin zibersegurtasunaren esparruan lanean, horien artean beren teknologia propioa ekoizten duten 16 nabarmentzen dituelarik, Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zurian jasotzen den bezala.

Gaur egun, eta estimazioen arabera, 25 mila milioi eurotan baloratutako barne merkatua dago Europan, eta 12.000 enpresatako panorama industriala (horietatik % 74 mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak). Egoera horrek aukera handiak dakartza bai hornitzaile tradizionalentzat eta bai sortzen ari direnentzat.

Euskadi, ekintzailetzarekin konprometitutako ekosistema bat

Euskadin fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen punta-puntako sarea dago, BDIH (Basque Digital Innovation Hub) gisa ezagutzen dena; Euskadiko enpresen eskura dagoen prestakuntzarako, ikerketarako, testatzerako eta balioztatzerako azpiegitura bat,  SPRI taldeak gidatua.

Basque Cibersecurity Center-ek, iaz, bere batzordeko parte diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko 4 agenteekin batera (Tecnalia, Vicomtech, Ikerlan eta BCAM), abian jarri zuen zibersegurtasun-nodoa, BDIHkoa, I+G+bako proiektuen garapena sustatzeko helburuarekin.

Nodo hori Euskadiko geografian zehar banatuak dauden 5 laborategik osatzen dute, beren artean elkar konektatuak daudenak i2Basque sarearen bitartez:

  • Vicomtech (Donostia): 4.0 industriara eta blockchainera bideratua.
  • Ikerlan (Arrasate): produktuen testatze eta ziurtatzean, 4.0 industrian eta blockhainean espezializatua.
  • BCAM (Bilbo): eredu matematikoetara eta simulazioetara bideratua.
  • Tecnalia PTB (Zamudio): smart grid, automobilgintzara eta blockchainera bideratua.
  • Tecnalia PTA (Miñao): Cyber Range gisa ere ezagutzen dena. Entrenatzera eta trebakuntzara bideratua.

Zibersegurtasuneko nodoarekin batera egun aktibo daude baita fabrikazio gehigarriko nodoa eta robotika malguko nodoa. Aurreikusita dago, gainera, material berrien, makina adimentsu eta konektatuen eta soluzio digitalen nodoak abian jartzea.

Eusko Jaurlaritzatik bertatik, gainera, ekintzailetzako beste ekimen batzuk ere gidatzen dira, hala nola BIND4.0, start up onenen garapenera bideratutako nazioarteko izaera duen programa bat, 4.0 industriako teknologia berrietan oinarritutako irtenbideekin (big data, errealitate birtuala/areagotua, robotika kolaboratiboa, zibersegurtasuna, gauzen Internet, 3D inprimatzea, etab.), manufaktura aurreratuko esparruan, energiaren arloan eta osasunaren esparruan aplikatzen direnak.

Nazioarteko ikusgaitasuna

BCSCk nazioarteko foro desberdinetan parte hartzen du, esparru honetan Euskadin egiten den orori ikusgaitasuna emateko xedez.

  • ECSOren parte egiten du 2018ko hasieratik. Foro horretan bereziki aktibo egon gara hasieratik bertatik, eta gainerako nazioarteko bazkideen babesa jaso du lan horrek, bi izendapen garrantzitsurekin:
    • 2018ko ekainean BCSCko zuzendari den Javier Diéguez aukeratu zuten ECSOko kolaborazio-batzordeko Europako eskualdeetako ordezkari gisa (Partnership Board); Europako Batzordearekin komunikatzeko kanal perfektu bat, zibersegurtasunari lotutako lan-programak eztabaidatzeko.
    • 2018ko azken asteetan, gainera, ECSOko 2. lan-taldeko kozuzendari ere izendatu zuten Javier. Lan-talde horren lana zibersegurtasunaren, inbertsioaren eta nazioarteko kolaborazioaren merkatua potentziatzera bideratzen da. Izendapen horrek aukera berri bat ireki zuen Euskadin egiten ari den zibersegurtasunari buruzko lana mundu mailan ezagutzera emateko.
  • Global EPICen parte egitea, start up enpresen nazioarteko hedatzea sustatzera bideratzen den ekimena.

Halaber, zentzu horretan inpaktu berezia izan duten ekimen desberdinak egin dira berriki:

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.