Albisteak
Aurten, Cyberzaintzan herritarrak kontzientziatzeko hainbat ekintza egiten ari gara. Udan zehar, adingabeei zuzendutako komunikazio batekin hasi ginen, orain Cybernagusi jarri dugu abian, adineko kolektiboei zibersegurtasunean laguntzeko helburuarekin.
Troll batek zure espazioa Interneten inbaditzen badu, haiekin tratu izateko modurik onena arreta ez prestatzea da, eta liskarraren aurrean dugun erreakzioa kontrolatzea, probokazioetan ez erortzeko. Azken batean: trolla ez piztea. Nahikoa da ezikusiarena egitea, isilaraztea edo blokeatzea.
Lapurtutako datu-pertsonalen salerosketaren gorakadak kezka sortzen duen mehatxu sozial eta politikoa da, zeinentzat gobernuak, enpresak eta herritarrak ez dauden ondo prestatuta.
Europako hauteskundeak heltzear daudela, gure zuzendaria den Francisco Javier Diéguez Barriocanalek hurrengo hauteskunde-prozesuaren “kazetaritza-gakoetan” oinarritutako hitzaldi batean parte hartu zuen. Hitzaldia Eurobasquek antolatu du, Kazetarien Euskal Elkargoarekin eta Kazetarien Euskal…
Noticias de Álava egunkariak nerabeek Sarearen mehatxuei buruz dituzten ezagutzak neurtzen dituen Cyber Erronka kanpainaren berri ematen du, Egoitz Bijueska skaterrak proposatzen dizkigun 14 erronkekin.
Gogo biziak eta talentu digitalak nabarmendutako jardunaldi batean, gure zuzendari nagusiak, Javier Dieguezek, Euskadiko LHko ikasleentzako zibersegurtasuneko lehenengo lehiaketa den CyberLehiaren finalera joan da. Behar-beharrezkoa da milaka profesional gazte ezagutza digitaletan trebatzea,…
Hurrengo hauteskundeen testuinguruan, egoera politikoak bilakaera esanguratsua izan du, sare sozialek eta teknologiak emandako informazioaren eskuragarritasunean eta komunikazioan izandako aldaketen eraginez.
Cyberzaintzaren, Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren, “Cyber Erronka” 12 eta 17 urte bitarteko nerabeek zibersegurtasunari buruz dituzten ezagutzak probatu nahi ditu, 14 erronka ezberdinen bitartez. Erronka horiek Instagram eta Tik Tok aplikazioen bidez zabalduko dira. Egoitz Bijueskak, 13 urteko…
Cyberzaintzaren, Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren, “Cyber Erronka” martxoaren 5ean hasiko da, eta 12 eta 17 urte bitarteko nerabeek zibersegurtasunari buruz dituzten ezagutzak probatu nahi ditu, 14 erronka ezberdinen bitartez.
Cyberzaintzak, Euskadiko Zibersegurtasun Agentziak, zibersegurtasunaren arloko hainbat abisu igorri dizkie jada joan den asteartetik, otsailaren 6tik, NoName057 talde errusiazalearen aldetik zerbitzua ukatzeko erasoak (DoS eta DDos) jasaten ari diren euskal erakundeei. Egun horretan, Euskaditik…
Abenduaren 17an, Urduliz 42-ko Zibersegurtasun Ligako ikasleek “Olentzero 42- Christmas Hacking” jarduera antolatu zuten, 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Ikasteko aukera paregabea izan zuten haurrek Olentzerori lapurtutako pasahitza batzuk berreskuratuz. Helduek, aldiz, gure lankidea den…
Lan mundua etengabeko bilakaera sozial eta teknologikoan dago, eta horrek ohitura berriak sortu ditu. Azken urteetako joera nagusia urruneko lana da; telelana deritzona, alegia.
Hainbat astez merkealdiez, eskaintzez... hitz egiten entzun ondoren, publizitatearekin eta dozenaka mezu eta sms-rekin zure posta bonbardatu ondoren, hemen da Black Friday! Ostiral beltz famatuak Gabonetako erosketa-denboraldia inauguratzen du, denda eta saltoki askotan merkealdi handiak eginez.…
Basque CyberSecurity Centre (BCSC) zentrotik zibersegurtasunari buruzko dibulgazio-lana jarraitzen dugu egiten kolektibo mota guztiekin. Zibersegurtasunaren sektorea goraldi batean dago, eta gero eta arreta handiagoa jartzen zaio mundu osoan gertatzen ari den ziberdelituen gorakadaren ondorioz (%…
Basque CyberSecurity Centre-tik (BCSC), kolektibo ezberdinei zuzendutako zibersegurtasunaren aldeko dibulgazio-lanarekin jarraitzen dugu. Iaz bezala, joan den otsailean, Lantegi Batuak erakundearen prestakuntza-jardunaldi batzuk egin genituen. Lantegi Batuak, Bizkaian adimen-desgaitasuna duten…
Cyberzaintza-n gazteen hezkuntza digitalaz arduratzen gara. Internet eta sare sozialak erabiltzen diren garai hauetan, kontzientziazioaren alde egiten dugu, bizitza digitalak izan ditzakeen mehatxuak eta arriskuak erakusteko. Horrela sortu zen “Ziberrean, Zibersegurola kanpaina, eta haren helburua…
Maiatzaren 17an, Interneten Eguna da, eta horregatik, hilabete honetan web kameren erabileran oinarritu nahi gara.
Ekainaren 30ean Sare Sozialen Eguna da, eta horrenbestez, sare sozialetan giro zibersegurua lortzearren Hirukide, Gorabide, Kristau Eskola eta PantallasAmigas erakundeekin ari gara elkarlanean.
Cyberzaintzan “Ziberrean, Zibersegurola” kanpainan murgilduta jarraitzen dugu, zibersegurtasunari buruzko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko, gizarteratzetik, aniztasunetik eta tolerantziatik abiatuta haurtzaroan eta nerabezaroan.
“Ziberrean, Zibersegurola” kanpainiak aurrera egiten du bere helburarekin; zibersegurtasunaren inguruko kontzientziazio eta sentsibilizazioa sustatzea haur zein gazteetan inklusioaren, dibertsitatearen eta tolerantziaren bitartez, alegia. Horretarako, lanean dihardugu PantallasAmigas, Hirukide,…
Maiatzaren 2a Eskola Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, horregatik, hilabete honetan, eskolako jazarpenaren kontrako borroka izango dugu ardatz. Arazo hori ez da ikasgeletan bakarrik gertatzen, kalean eta, batez ere, sare sozialen bidez jarrai daiteke. Ekimen honetarako PantallasAmigas…
Christmas Hacking 2023 eta Olentzero, 42 Urduliz Telefonika Fundazioak eta Cyberzaintzak antolatuta
Zerbitzu berria herritarrei eta sektore publikoari zabaltzen du bere konpetentzia
Profesionalak falta direla eta mundu osoan fitxatzeko lehia bizia dagoela ohartarazten du sektoreak.
Estíbaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Basque Cybersecurity Center zentroak lan-topaketa bat izan zuten urtarrilaren 18an, Madrilen, Finlandiako enbaxadako ordezkariekin.
Egoitz Bijueska 13 urteko bilbotarrak, Cyber Erronka proiektuan lan egiten duen Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren irudiak, Shanghain eta Budapesten borrokatuko du hitzordu olinpikorako plaza bat lortzeko.
Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia Euskadiko zibersegurtasunerako, azpiegitura digitalen erresilientzia sustatzeko eta herrialdeari erakunde publikoak, enpresak eta herritarrak babesteko baliabide gehiago emateko jarduera-esparru berria da
Agentzia berriak hiru jarduera-ardatz nagusi izango ditu: ziberdelinkuentziaren aurkako borrokan koordinatzea, dinamizatzea eta bateratzea.
Dark web gunean murgiltzea ez da legez kanpokoa, baina arriskuak ditu.
Euskarri digitalen bidezko erasoen %90a iruzur saiakerak dira, eta aurten 17.091 salaketa erregistratu dira
Dagoeneko ez da nahikoa antibirusa instalatuta izatea eta pasahitzak noizean behin aldatzea.
KontsumoBIDE aldizkariak elkarrizketa bate gin zion gure zunzendari nagusia den Javier Dieguez-i. Bertan, Euskadin kezkatzen gaituzten zibermehatxuei aurre egiteko, sareko lanaren eta lankidetzaren garrantzia nabarmendu zuen.
Aniztasunaren, tolerantziaren eta haurtzaroko eta nerabezaroko inklusioaren ikuspegitik teknologia berrien erabilerari buruz sentsibilizatzeko asmoz, aurten “Ziberrean, Zibersegurola” kanpaina jarri dugu martxan eta hori aurrera eramateko Hirukide, Kristau Eskola, DBEB, Gorabide, PantallasAmigas…
BCSC hainbat ekimen publiko zein pribaturen parte da zibersegurtasunaren esparruan, tokiko, estatuko eta nazioarteko mailan babes-ikuspegitik, bai euskal ekosistema indartsua ikusarazteko.
Gure egoitza izan da Euskadiko zibersegurtasunerako funtsezko bileraren topagunea. Horretan, WatchGuard Technologies enpresa multinazionaleko zuzendaritza-taldeak iragarri du Bilboko I+G zentroa handitu egingo dela (egun, Panda Security ohiaren erosketaren ostean, 200 lagunek osatzen dute).…
Cyberzaintzan, hezkuntza eta alfabetatze digitalaren alde egiten dugu, baita zibersegurtasunaren alde ere, familia guztiek Interneten aurki daitezkeen erronkak ezagutu, mehatxuak saihestu eta horien aurrean era egoki batean jardun dezaten.
Cyberzaintzan hezkuntza eta alfabetatze digitalaren alde egiten dugu, baita zibersegurtasunaren alde ere, familia guztiek Interneten aurki ditzaketen erronkak ezagutu, mehatxuak saihestu eta horien aurrean jardun dezaten.
Basque CyberSecurity Centre-k Europako ciber startupak eta 30 erakunde inbertitzaile baino gehiago bildu ditu Bilbon ECSO STARtup Award 2022 ekitaldiaren finalean. “Out of the box” lelopean, ekitaldi honen bitartez Euskadi zibersegurtasunaren sektorea berritzeko eta garatzeko erdigune bihurtu da.…
Joan den ekainaren 6an Holandako Kontsulatu Nagusiak, San Frantziskon (Estatu Batuak), "Network Night: CyberSecurity Made in Europe" lelopean eta European Cyber Security Organisation (ECSO) erakundeak antolatutako ekitaldian parte hartu genuen. Ekitaldi horren bidez, topaketa informala sortu nahi…
Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela egin da gaur goizean Cyberzaintza.
Adimen artifizialak gure egunerokotasunaren txoko guztiak bete ditu, lan-arloan, hezkuntzan edota eguneroko errutinan, besteak beste.
Basque CyberSecurity Centre (BCSC) 2017ko irailean sortu zen Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI) baitan. Espainiako zibersegurtasunarekin lotutako sektore publikoko beste eskualde-ekimen batzuk ez bezala, BCSC garapen ekonomikora bideratuta zegoen. Haren…
Iritsi da goi-denboraldia; ez gara hotelen okupazioari buruz ari orain, baizik eta zibergaizkileei buruz. Oporraldi nagusiarekin batera, zibergaizkileen maulak, lapurretak, identitate-ordezpenak, intrusioak… agertzen dira. Erlaxatuta gaudela baliatzen dute erasotzeko.
Zibersegurtasunari buruzko kontzientziazioa eta, zehatzago, euskal industriak erantzun koordinatua emateko beharra izan dira Cybasquerekin batera eta Ikerlanen antolaketa-laguntzarekin, plazaratuko dugun ideiaren eragile nagusiak. Ekainaren 14an, 2022ko BIEMH -ean (Nazioarteko Makina-Erremintaren…
Basque Cyberzaintza hezkuntza eta alfabetatze digitalaren alde egiten dugu, baita zibersegurtasunaren alde ere. Horren xedea da familia guztiek Interneten aurki daitezkeen erronkak ezagutu, mehatxuak saihestu eta horien aurrean jardun dezaten.
Cyberzaintzan, hezkuntza eta alfabetatze digitalaren alde egiten dugu, baita zibersegurtasunaren alde ere, familia guztiek Interneten aurki ditzaketen erronkak ezagutu, mehatxuak saihestu eta horien aurrean era egokian jardun dezaten.
Basque CyberSecurity Centren (BCSC) hezkuntza digitalaren eta zibersegurtasunaren alde egiten dugu, familia guztiek Interneten aurki daitezkeen erronkak ezagutu ditzaten, aukerak aprobetxatu, mehatxuak saihestu eta horien aurrean jardun ahal izateko.
Egun ingurune teknologikoen mendekotasun handia dago Amerikako Estatu Batuak edo Israelekiko. Mendekotasun hori txikitu eta gaitasun propioak sortzeko helburuz, denbora daramate Europako aginpideek hornitzaileekin, industriarekin, garapen teknologikoko zentroekin, adituekin eta beste agente…
ISACA irabazi askorik gabeko elkarte globala da, 1969an sortua. Egun 188 herrialdetan banatutako 150.000 profesional baino gehiagok osatzen dute. Negozioetarako gaitasun eta ezagutza kritikoen areagotzea eta ziurtatzea sustatzea du helburu elkarteak. Ziurtagiri ezagunez baliatzen da horretarako,…
Martxan da dagoeneko Bind 4.0 topaketaren hirugarren edizioa, startup enpresen azelerazio publiko-pribaturako Eusko Jaurlaritzak, Sprik eta Euskadiko enpresa batzuek lideratutako programa. Ekimen hau osatzen duten 40 erakunde bideratzaileek 524 parte-hartzaileen ebaluazio-prozesua bukatu dute; 32…